Zabalik da 2019ko Agustin Zubikarai sarirako lanak aurkezteko epea

0

Parte-hartzaileek eleberriak sortzeko proiektuak aurkeztu behar dituzte irailaren 30a baino lehen

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai sariaren XIX. edizioa aurkeztu dute, nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko duena. Parte-hartzaileek eleberriak idazteko proiektuak aurkez ditzakete, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Irailaren 30era arte bidal ditzakete lanak mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora.

Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2019ko urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak. Saria 6.000 eurokoa izango da eta Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko.

Info + hemen.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu