Aroa Uhartek eta Koro Navarrok irabazi dute 2019ko Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa

0

Aleksandra Kollontairen eta Ernest Hemingwayren obrak itzuliko dituzte

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko EIZIEk antolatzen duen itzulpen-lehiaketan epaimahaiak hartutako erabakiaren arabera, Aroa Uharte Zubillaga eta Koro Navarro Etxeberria dira 2019ko esleipendunak: Uharteri Aleksandra Kollontairen Liubov pchel trudovyj (El amor de las abejas obreras) esleitu zaio, eta Navarrori Ernest Hemingwayren The sun also rises.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Mirentxu Larrañagak (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Roberto Serranok (EIZIEk izendatua).

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments