Atzo hasi zuten Euskal Nobela Beltzaren Astea bigarren urtez Baztanen

0

Aste guztian zehar jarduerak antolatu ditu (H)ilbeltza taldeak Baztango aste beltzaren harira.

Atzo eman zioten hasiera Baztango Euskal Nobela Beltzaren Asteari (H)ilbeltza beltzaz webgunea aurkeztearekin batera; bertan nobela beltzari buruzko hainbat gai landuko dira. 

Gaur 19:00etan Martin eta Xabier Etxeberria anaiekin Gizon gogorraren sekretua (Elkar) liburua izango dute mintzagai, Arizkungo Medikuaren etxean.

Ostegunean 19:00etan, Iruritako Jauregiarten, Angelita arrebaren begietatik hitzaldia eskainiko du Jose Antonio Loidi idazleak.

Harkaitz Canok Akabaila beltzak zineman solasaldia eskainiko du 19:00etan Arizkunenean.

Larunbatean Arizkunenean 11:00etatik aurrera Xabier Olarrarekin eta Miel A. Elustondorekin mahai-ingurua izango da, Beltzean beltz… eta Jim Thompson izenburupean eta 14:00etan bazkaria Erlategi elkartean (txartela eskatzeko: ilbeltzabaztanen@gmail.com). 16:00etatik aurrera Jon Alonsok Beltzaren koloreak liburua aurkeztuko du, Jon Arretxek Estolda Jolasak liburuaren inguruan hitz egingo du eta Gotzon Barandiaranek, berriz, Gidariaren Okerra nobelaz. Ondoren, Koldo Almandozen Columba palumbus film laburra eskainiko dute.

Igandean, hilaren 24an, Erratzuko plazatik “Kronika beltza baten itzulixka” abiatuko da. 19:00etan Jauregiarten irakurraldi musikatu batekin amaituko dute Euskal Nobela Beltzaren Astea.

 

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments