Andoainen Apalategirekin hasi eta Gasteizen Montoiarekin amaitu

0

Azkoitian, Zarautzen, Lizarran, Iruñean eta Getarian ere izango dira hitzorduak aste honetan

Irakurle-taldeen saioz bete-betea dator urriko azken astea. Andoaindik hasiko dugu errepasoa, Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak aztertzeko bilduko baita bertako liburutegiko irakurle-taldea urriaren 28an, asteartearekin, iluntzeko 19:00etan. Biharamunean, Lourdes Oñederraren Intemperies (babes bila) izango dute hizketarako gai Zarauzko liburutegian arratsaldeko 18:30ean eta ordubete geroago hasiko da Azkoitiakoan Iñigo Aranbarriren Apirilari buruzko tertulia.

Ostegunak, azkenik, lau proposamen dakartza: Paul Austerren Sunset park aztertzeko bilduko da Getariako Irakurle taldea arratsaldeko 18:30ean Saiaz hotelean; ordu erdi geroago hasiko da Iruñeko Katakrak-en Lander Garroren Gerra txikiari buruzko solasaldia; 19:30ean Jean Echenozek idatzi eta Gerardo Markuletak itzulitako 14 eleberria aztertuko dute Lizarrako liburutegian; eta 20:00etan Gasteizko Irakurle Taldeko kideek Xabier Montoiaren Azken afariari eskainiko diote ikasturte berriko lehenengo saio, ohi bezala, Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments