“Azken orrialdeak oso-oso hunkigarriak dira. Merezi du liburua irakurtzea”

0

Marisol Bastidak idatzitako Laboaren biografiari buruzko iruzkina egin du Senpereko akademiakide batek

Mikel Laboaren bizilagunak bikotearen intimitatean sarrarazten gaitu. Haien gora-beherak kontatzen ditu Laboaren nortasunaren alde guziak agerraraziz. Benetan artista zen; Marisolek azaltzen du nola Laboaren baitako arte dohaina emendatzen den gazte-gaztetik medikuntzako ikasketak segitzen dituen bitartean eta gero mediku ofizioan aritzen denean. Lehen hiru kapituluetan bi aldeetako familia aurkezten du xehetasun ugariz; zehatz-mehatz deskribatzen dituelarik ahaideak, pisuko auzokideak, auzoguneko dendariak,… irakurlea xehetasunetan murgilduta dago; bere denboran –nire iduriko- deskribapen zehatz horrek urte hauetako Donostiako gizartearen argazki interesgarria emaiten du. Azken orrialdeak oso oso hunkigarriak dira. Merezi du liburua irakurtzea.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu