Literaturia Zarautzen, maiatzaren 28tik ekainaren 1era

0

Maiatzaren 31n, larunbatarekin, 4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle egitasmoa burutuko da 111 Akademiak antolatuta, iazko irakurle talde kolektiboaren jarraipen gisa

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era Zarautzen ospatuko da 2014ko Literaturia. Orain arteko bost edizioak Larrabetzun egin ondoren “are gehiago zabaltzea” dagokiela adierazi dute antolatzaileek. “Euskarazko literaturak bere adierazpide anitzetan, asteburu beterako proposamenak ditu, baita askoz gehiagorako ere, Literaturian zein beste ekitaldi batzuetan aski frogatu dugunez, eta Larrabetzu baino plaza egokiagoa behar du”. Eta, gaineratu dutenez, Zarautzek hainbat ezaugarri biltzen du Larrabetzuren lekukoa hartzeko: “Paperezko Lagunak taldea, Garoa liburu denda, gaztetxe bat, kulturaren arloan lan handia egiten duen udala… baldintza guztiak betetzen ditu Zarautzek literaturaren plaza izateko”.

Larunbatean, irakurle talde kolektiboa

Aurreko urteetan bezala, 111 Akademiak Literaturiaren antolaketan parte hartu du: maiatzaren 31 goizean 4 liburu, 4 idazle, 4 irakurle ekimena burutuko da, iazko irakurle talde kolektiboaren jarraipen gisa. Lau taldetan bilduta, lau liburu ezberdin aztertuko dira Zarauzko beste horrenbeste txokotan. Hauexek dira aurtengorako proposatu diren irakurketak: Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen; Ana Jakaren Ez zen diruagatik; Iñigo Aranbarriren Apirila eta Iñigo Errastik euskarara itzuli duen Frankenstein. Irakurleak berak hautatu ahal izango zein libururen solasaldira gerturatu nahi duen. Goizeko 11:00etan izango da hitzordua Musika plazan, eta bertan osatuko dira lau taldeak. Urtero bezala, euskal irakurle guztiei luzatu nahi diegu irakurle talde kolektibo honetara gerturatzeko gonbita.

Hona, egitaraua osorik:

Maiatzaren 28a, asteazkena

Herri 1, 11 irakurle eta literatura Torre Luzea parkean

Maiatzaren 29a, osteguna

Harri eta Herrik 50 urte, Karmelo Landa eta Saroi Jauregi 19:00etan, Yubionean (San Pelaio auzoa)

Maiatzaren 30a, ostirala

Literatourra, Bada teatroa 18:30ean Musika plazan.

Imanol Epelde Etxepare Rap eta Bide Ertzean, 77 19:00etan Modelon.

Petti idazleen kantari 23:00etan Barleyn.

Maiatzaren 31, larunbata

LIBURU AZOKA: Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara Zigordia plazan.

4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle 11:00-12:00 Musika plazan.

2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak 12:00-14:00 Garoa liburudendan.

Inpromatxa 13:00 Putzuzulo gaztetxean.

Zarauzko idazleen irakurraldia 17:30 Zigordia kalean.

Haurrentzako ipuinak. Iñaki Zubeldia 17:30ean Sortaldean.

Xabier Montoiaren mundu miresgarria 19:30 Marina Txikin.

Gabrielen Lekua sentikaria 22:00 Modelon.

Ekainaren 1a, igandea

2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak 11:00-13:00 Sortaldean.

Hodeien Adorea. Yoseba Peña, Felix Zubia eta Iñigo Mancisidor Mantxi. 13:30 Marina Txikin.

Urak ttiki dire, Gilkitxaro antzerki taldea 17:30 Sortaldean.

Poesia errezitaldi kolektiboa 18:30 Sortaldean.

 

Antolatzaileak: Literatura Eskola, Paperezko Lagunak, 111 Akademia, EHAZE, Putzuzulo Gaztetxea, Garoa Liburudenda, Marina Txiki, Barley, Zarauzko Udala.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu