Luis Gardek irabazi du Xabier Lete poesia sariketaren bigarren edizioa

0

Eremuen berkalifikatzea poema bilduma lana saritu du epaimahaiak

Luis Gardek irabazi du Xabier Lete poesia sariketaren bigarren edizioa; iruñearraren Eremuen berkalifikatzea poema bilduma saritu du Igor Estankonak, Joxerra Garziak, Tere Irastortzak, Jose Angel Irigaraik eta Lourdes Otaegik osatutako epaimahaiak. Gardek 1.000 euro eta oroigarria jasoko ditu, eta Pamiela argitaletxeak plazaratuko du lan saritua. Guztira 23 lan aurkeztu dira sariketa honen bigarren ediziora.

Epaimahaikideen iritziz, Garderen poemetan “arnasa handiko ahots poetikoa mintzo da, oreka bereziz elkartzen dituena gizarte kritika eta metapoetika”.

Xabier Lete poesia sariketaren lehen edizioa Karlos Linazasorok irabazi zuen Ezer gehiago behar gabe lanarekin (Pamiela, 2012). Orduko hartan 22 lan aurkeztu ziren.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments