Bihotzean daramagun mundua

2

Izenburua: Bihotzean daramagun mundua
Idazlea: Maite Darceles
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2018

Atzean utzi du XXI. mendeak lehenbiziko erdia. Teknologiak erraztu bide du bizitza. Erraztu eta baretu. Gizarteak ikasi ditu pertsona guztien eta bakoitzaren zorionerako joera desbideratuak saihestearen onurak. Horretarako, jakina, joera horiek garaiz antzematea da urratsik funtsezkoena. Nahiz ez bakarra. Eta ezer ere ez dago printzipio horren gainetik.

Loreak argi ikusten du norantz doan bere mundua, nora doan gizartea: aurrera, etengabeko progresioan, gero eta zorion beteago baterantz, perfekzio gero eta borobilagoa helburu. Eta perfekziorako bidaian, astunegi gertatu ohi da oroimenaren zama, garai bateko (gaurko?) ametsen karga…

Baina gaztetasunak berezkoa du jakin-mina, eta “Y andrea” izengoitikoaren eskutik asetuko du Loreak berea. Eta jakin-minetik konpromisorako urratsa egitea planteatu beharko dio bere buruari, Sistemak anestesiatua nahi lukeen ikuspegi kritikoa bere baitan piztearekin batera.

Maite Darcelesek planteatzen digun distopia honetan, gaurko irakurlea eta bere mundua gara benetako gogoetagaiak. Ez baitirudi bihotzean daramagun mundua izango denik etorkizunetik epaituko gaituena…

2
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
1 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
MaiteBilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Maite Darcelesen fikziozko lehen liburu hau distopia generokoa da. Guztiz kontrolatuta dagoen gizarte batean, gutxi batzuk (“satorrak”) beste gizarte bat sortzen saiatzen dira, lehen ere beste batzuek TRIA izenekoa sortu zuten bezala. Axel Luzarragaren “Bioklik” eleberrian antzeko gizartea aurki dezakegu, nahiz eta bakoitzaren argumentua desberdina izan. Ematen du genero honek oinarri sendoa duela euskal literaturan. Eleberria oso ondo idatzita dago, pasarte luze eta filosofikoak elkarrizketa arinekin tartekatuz, eta azkar irakurtzen da, interesa amaitu arte mantentzen delarik. Hala ere, amaierak hotz utzi nau. Ematen du Maite Darcelesek nola edo hala amaitu nahi zuela liburua, nahiz eta niretzat eleberria borobilagoa izan istorioa… Gehiago irakurri

Maite
Maite

Eskerrik asko, Bilbo 54.3, aipamenagatik. Istorioa luzatuz gero zein bide hartuko lukeen badakizula aditzera ematen duzu, liburuak berak iradoki eta garatu ez duen zerbait… Hortxe utzi nauzu, ba, ni jakin-minez, zure irakurketaren arabera istorioaren jarraipena nondik bideratzen ote den. Eleberri honek askotariko irakurketak dituela ohartzen ari naiz. Beti gertatzen da hori, zeinahi libururekin esan nahi dut, baina honekin oraindik gehiago gertatzen dela esatera ausartuko nintzateke. Baieztatu gabeko hipotesia da, halere. Gerta liteke batek irakurri duena denok (edota beti) irakurriko dugun liburua dela uste izatea, baina irakurketan norberak “beretik” asko jartzen du. Hori da literaturaren magiaren zati handi bat, ezta?