Errukiaren saria

0

Izenburua: Errukiaren saria
Idazlea: Iñaki Irazu
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

Estatuko funtzionarioek lanerako duten bulego bat. Lan egin edo ikasi ondoren herrira ekartzen zaituen autobusa. Agure-atsoak arratsean jarrita egoten diren kaleko petrila… Eguneroko bizimodua egiten dugun leku horietan, denon baitakoak diren leku horietan, garatzen dira kontakizun hauek, poema narratiboak, kronikak.

Aldian behin, ordea, bulego horretako mutil gaztea, harrizko petrileko atso hori, autobuseko asentuan doan etxekoandrea, bat-batean, tupustean, beraren minera etortzen da, barruko zauria zabaldu egiten zaio: orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.

Gazte hori, atso hori, etxekoandre hori… gu denok gara, eta haien bozak aditzean jabetzen gara geure burua ari garela aditzen, guri ere badagozkigula.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu