Asier Serrano eta Arantxa Urretabizkaia, aurtengo Euskadi saridun

0

Serranok Euskarazko Literatura saria jasoko du Linbotarrak poemarioagatik, eta Euskarazko Saiakerakoa Urretabizkaiari emango diote Bidean ikasia lanagatik

Asier Serranok jasoko du aurtengo Euskarazko Literaturako Euskadi Saria Linbotarrak poemarioagatik. Iaz Xabier Lete Poesia Saria eman zion lana horrek eibartarrari. Euskarazko Saiakerako saria, berriz, Arantxa Urretabizkaiak jasoko du Bidean ikasia lanagatik. 1993an Hondarribiko emakume talde batek alardean ateratzea erabakitzen duenetik izandako hausnarketak bildu ditu Urretabizkaiak lan horretan.

Gaztelaniazko Euskadi Saria Fernando Aranbururi emango diote Patria lanagatik. Gaztelaniazko Saiakera, Euskarazko Literatura Itzulpena, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa Sariak azaroan emango dituzte ezagutzera.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz