Hariak

1

Izenburua: Hariak
Idazlea: Yoseba Peña
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2018

Aita aberatsaren nahiaren kontra, Zarautzera ezkonduko da Irene, eta hantxe biziko du 36ko gerraren aurreko giro nahasia. Jeltzaleak eta karlistak mokoka, atxiloketak, grebak, ika-mikak udatiarrekin, bonbaren bat, gosea, politikarien hilketak gero eta gertuago. Gerra herrira iristen denean, atzeguardia ere ez dela erraza ikasiko du.

50eko hamarkada bukaeran, oihartzun urrun bat da gerra Xexilirentzat. Diktadurak sorgortuta, irabazleen familian hezia, jostun lanetan laguntzen dio amonari. Han eta hemen entzundakoekin joango da osatzen gerrak kendu zionaren haria, eta senarrarekin eta ahizparekin ezagutuko du beste mundu baten aukera.

Txiki fusilatzekotan direla panfletoak banatzea izango da Olatzen aurreneko ekintza politikoa. Handik gutxira hilko dute herrian Txerrimutur guardia zibilen burua. Tortura, ihesaldia, tiroketa, hilketa, kartzela ohiko hitz bihurtuko zaizkio ordutik aurrera.

Euskal Herriaren berrogeita hamar urteko historiari erreparatu dio Yoseba Peñak nobela honetan. Hiru belaunalditako emakumeen bidez, memoriaren transmisioan, justizian, kulpan arakatu du idazleak.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu ederra Yoseba Peñaren azkena. Oso gutxitan agertzen da euskal literaturara, baina honelako liburua ekarri badu merezi du itxarotea. Hiru emakumeren bidez Euskal Herriko historia hurbila kontatzen digu liburuan. Ama, alaba eta biloba dira protagonistak gerra zibilaren aurreko urteetatik XX. medearen amaiera arte. Euren bizitzen bidez azaltzen zaizkigu karlisten eta abertzaleen arteko gatazkak gerra aurrean, gerra osteko bidegabekeriak, ETAren jarduera, eta abar. Oso ondo dago idatzita eta, nahiz eta luzea izan liburua, gozatzen da irakurketarekin. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau. Ea sarriago ekartzen dizkigun liburuak Yoseba Peñak!