Zu entzuteko gaude

1

Izenburua: Zu entzuteko gaude
Idazlea: Xabier Mendiguren
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako jendearen telefonodeiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak? Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera… Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Betidanik Xabier Mendigurenen liburuak irakurtzea atsegin izan dut. Aspaldi hainbat eleberri irakurri nuen, besteak beste ”Arantzak barrurantz”, “Errautsen distira”. Hiru ipuin ditu ‘Zu entzuteko gaude’ izeneko liburuak. Nahiz eta Xabier gizona izan, protagonista guztiak emakumeak dira. Gehien gustatu zitzaizkidanak lehenengoa eta bigarrena dira, original samarrak iruditu zitzaidalako. Lehenengo istorioa, Donostian eta Frantzian, La Dordognen hain zuzen ere, gertatzen da. Aipatzekoa izango litzateke 55.orrialdean azaltzen den esaldi hau. “Mundu honetan pertsona bakoitza da bat eta bakarra. Inor ez da inoren jarraipen, inor ez da inoren ordezko”. Bigarrenean, hasieran hondartzaren gainekoa dela ematen du, baina irakurtzen den neurrian, sakonagoa da. Bi txakur… Gehiago irakurri