Alsina

5

Izenburua: Alsina
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016

Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak. Bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Zalla 63.1Urnieta 49.2Bilbo 54.3Azkoitia 76.1Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zalla 63.1
Zalla 63.1

Hasieran nahastu samar ibili naiz, nondik norakoari ezin eutsiz; goxatu egin dut gero, bai bi istorioen garapenaz eta kontakizunaz, bai eta idazleak aukeratutako narratzeko moduaz; amaierak zapuztu egin du goxamena, azkarra, baldarra eta ez gatzik ez piperrik ez duelako. Orokorrean, nobela interesgarria da, ene aburuz, eta, nahiz eta idazleak berak orain dela urte asko hasi zela idazten aitortu duen, gaurkotasunik ez du galdu.

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Gogoko izan dut beti Mendigurenen idazkera, bereziki iritzi zutabegile gisa azaldu izan duena, eta beti izan naiz bere eleberri “handiaren” zain. Oso itxura ona hartu diot Alsinari puska on batean, eleberriaren mataza interesgarria bezain jostagarria iruditu zain Mendigurenen estiloa, baita paraleloan garatzen dituen bi istorio edo biografiak. Baina azken aldeak eta amaierak hautsi egin nau, zapuztu, besterik itxaroten nuen. Berriz ere, Mendigurenen eleberri “handiaren” zain jarriko naiz.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria da Xabien Mendigurenen azkena. Oso berritzailea da formaren aldetik eta oso interesgarria argumentuaren aldetik. Formari dagokionez, irakurleari gauzak esplikatzeko erabiltzen duen teknika oso berritzailea da. Izan ere, etengabe dago irakurlearekin hizketan, gauzak aurreratzen ari dela edo gerorako utziko dituela azaltzen, liburuari berari buruz iruzkinak egiten, etab. Istorioa bapatean amaitzeko era ere oso trebea izan da. Argumentuari dagokionez, oso interesgarria dela esan behar dut, Alsina ontziaren bidaia, Alsina emakumearen bidaia eta bi politikoren arteko bazkaria maisuki tartekatzen dituelako idazleak, eta, hortaz, inoiz ez da interesa galtzen. Azkar irakurri dut liburua eta penaz geratu naiz luzeagoa ez izateagatik eta… Gehiago irakurri

Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Oharra: egileari kritika hau ez irakutzeko gomendioa egiten diot. Azken boladan nahiko kritika negatiboak egiten ari naiz: egurra Harkaitz Canori, egurra Joxean Agirreri, egurra Saizarbitoriari… Horren ondorioz, azken hiru-lau urteetako bozketetan zuriz bozkatu dut. Aurtengoan zalantzan nengoen, berriro zuriz bozkatu ala Juan Luis Zabalaren ‘Txistu eta biok’ liburuaren alde egin, baleko liruburua iruditu zitzaidalako, baina ez erabat bete ninduena. Horretan, Gaboneko oporretatik bueltan, udal liburutegiko liburu berrien apalategian Xabier Mendiguren Elizegiren ‘Alsina’ liburua ikusi nuen. Oraindik hirugarren liburuaren kritika egitea falta zitzaidanez, hartu egin nuen. Liburuaren hasierak harritu egin ninduen, narratzailea irakurleari zuzentzen zaion moduagatik, baina gustatu zitzaidan. Hala ere… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Epilogoan, Xabier Mendigurenek izkiriatzen duen moduan “1997an eleberri hau idazten hasi zen. Bi istorio lotu nahi zituen: Alsina itsasontziarena,1941ean eta bestea 1981eko otsailekoa. Arazo horrek irtenbide errazik ez zeukanez, bertan behera utzi zuen proiektua orain arte”. Gauza antzekoa niri gertatu zitzaidan. Gogoz irakurtzeari ekin nion, baina 93. orrialdean blokeatu egin nintzen. Dena den, jarraitu nuen argudioa eta estiloa laket nituelako. Eskerrak 175an plazera berreskuratu nuen. Oso liburu konplexua da, estilo originala baino originalagoa erabiltzen du-eta. Adibidez, bi itxura dauzka: lehenengoak forma tradizionala du, kontalari bat dago Alsinaren istorioa kontatzen; bestea eztabaida modukoa da baina protagonistek ez daukate izenik, ezpada A… Gehiago irakurri