Sakoneta

9

Izenburua: Sakoneta
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011

Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak… Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean

9
Iruzkina idatzi

avatar
9 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
9 Comment authors
Amasa-Villabona 1.1Larraul 39.1Lesaka 30.1Senpere 4.1Eibar 101.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Ezagutzen nuen idazlea Berrian aldian-aldian idazten dituen zutabeetatik. Kontatzeko bakarrik ez, esateko ere gauza asko dituela iruditu zait beti. Baina, bere estiloa dela tarteko, askotan geratu naiz zer esan nahi duen idazleak ulertzeke. Bada, orain eleberriarekin ere berdin gertatu zait. Ahalegin handia egin behar izan dut amaitzeko. Ez dut lortu eleberriaren barnean sartzea. Eta ulertzen gehiago saiatzeko edo, bigarren aldiz irakurtzeko gogoak ez nau bultzatu. Gainera, nago eleberriko esaldi batzuk ez direla gramatikalak eta erlatiboaren jokoa nahiko zalantzazkoa dela. Baina, hori beste kontu bat da eta ni baino gramatikalari hobeak aztertuko dute. Dena dela, ez dut idazlea baztertzeko asmorik, bere… Gehiago irakurri

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Liburua oso irakurterraza da, arina eta azkarra. Hizkuntza estilo eta kategoria ezberdinak ditu dagokion pertsona bakoitzarentzat. Gaia bera ere oso gaurkoa dugunez, liburua oso freskoa egiten da. Gaiarekin era batera edo bestera oso identifikatuta egonda ere, ez da nire gustukoa izan. Ez da gomendatuko nituzkeen liburuen zerrendan sartzen

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Ja, ja, ja (edo kar, kar, kar?). Gure herri koxkor honen eta honetan ematen diren borroka/atarramendu/xelebrekeriak kontari dator “Sakoneta”; herri honen “sakonetak” eta “zelaietak”? ;>). Baserri belasoroak gudu zelai. Hitz potoloak eta miseria arruntak, teletipoak eta telepitoak, surrealistak eta oso realistak (diskurtso batzuk aurpegia eta izena ezartzeko modukoak), erretratu sozialak topikoz eta sintetikoki marraztuak, giza argazkiak. Serioski eta hala berean aski ironikoki. Haria: freskoa, gaurkoa, arina, oportunoa; hala egin zait edukia, mamia. Eta baita hizkera ere, kontatzeko era. Bikain. “Gehiago esatea gehiegi esatea ez ote den”

Senpere 4.1
Senpere 4.1

Sakonetak liburu on baten osagai gehienak dauzka: egiatasuna, hainbat gai minberei buruzko gogapenak (ekologia, kartzelako aldiaren ondoko bizia, hedabideen eragina, poliziaren baldarkeria,…) gehi umorismo dosi on bat. Xabier Mendigurenek aktualitatearen gaia dakar argitara, AHTren proiektua, eta honi darizkion arazoak: desjabetzea, ingurugiroa, erresistentzia, informazioa/desinformazioa… Erritmo bizi batez (kapituluak oso laburrak baitira) Antton Lasa eta AndrÈ Belamendia kazetariek tren lasterraren aurkako mugimenduan sarrarazten gaituzte. Nobela modu arin batez aurkeztua bada ere, gai interesgarriak, sakonak aztertzen dira. Idazleak hizkuntza joria darabil, protagonistei dagokien euskara motarekin. Euskararen eskala zabala agerrarazten du: hizkerak, euskalkiak, esaerak, kazetarien batua, Hilario baserritarraren hika, etab. Gomendagarria.

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Ojala euskaraz horrelako liburu gehiago idatziko balira. Liburua irakurterraza, entretenigarria eta engantxantea da. Penaz geratzen zara bukatzen denean, eta gustora jarraituko nuke bigarren zati bat. Sakonduz gero, Euskal Herriko pentsamenduen irudi bat ere aurki daiteke. Esaldi genialak ere agertzen dira noizbehinka (“Rubalcabaren irri mefistotelikoa”), eta aspaldiko partean irakurri dudan liburu gustagarriena eta gomendagarriena.

Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Internetez gozatu nuen atalik atal. Baina gerora ere irakurri dut liburua, xeheago. Gauza asko iradokitzen du liburuak eta beste askotxo ostendu. Eta nor bere istorioa eraikitzeko aukera eman. Eta hori beti da pozgarria. Irakurlearen esku uztea liburuaren mamiaren nondik norakoak, suspentsea, beti gustatu izan zaidan kontua da.

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Gutxitan izaten da lan bat argitaratu aurretik internet bidez dastatzeko aukera, Mendigurenen lan honekin gertatu den bezala. Gainera era oso bitxian, egunero liburuko pasarte bat kaleratuz. 48 ipuin laburrez dago osatua liburua, guztiak trama baten inguruan jorratuak. Oso istorio garaikidea eta gure lurraldean entzute handia daukana, egunak joan eta egunak etorri: Abiadura Handiko Trena. 48 ipuin horiek gainera ikuspuntu desberdinetatik lantzen dira agertzen diren pertsonaien arabera eta denboran aurreraka zein atzeraka egiten dute, kapituluaren hasieran kontatutakoa zein ordutan gertatzen den aipatuz. Umore askoko istorioa da. Barre erraz egin daiteke eta irakurtzeko oso arina da. Momenturen batean gogoetara ere bultza dezake… Gehiago irakurri

Aitor Perez
Aitor Perez

Sakonetan mugigaitz

Irakurterraza iruditu zait. Denboran aurrera eta atzera egindako saltoekin istorioa osatzen doa irakurri bitartean. Esan baino, iradoki egingo zaizkio zenbait pasarte irakurleari. Pertsonaiekin barre algarak egin ditut eta barne-kezketan nireak aurkitu. Asko eman dit asko eskatu gabe.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu laburra baina oso atsegina Xabier Mendiguren azkena. Gaia AHTren aurkako borroka da eta oso era barregarrian kontatuta dago. Gainera 48 kapitulutan banatuta egoteak asko errazten du berez erraza den irakurketa. Pena da amaiera irekia izatea, gauza batzuk argitu gabe geratu direlako, baina hori da idazlearen hautua. Nahiz eta artelana ez izan, oso liburu duina da bere mailan. Beraz, oso gomendagarria.