Begi kolpea. Teodoro Hernandorenaren biografia

3

Izenburua: Begi kolpea. Teodoro Hernandorenaren biografia
Idazlea: Xabier Lasa
Argitaletxea: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Urtea: 2008

Denetik egin zuen Teodoro Hernandorena zizurkildarrak (1898-1994) euskaltzaletasunaren eta abertzaletasuanren alde. Mitinlari, bertsolarien sustatzaile, zinegile, artikugile… Euzkadi propaganda filma egin zuen, eta frankistek sutara bota zituzten kopia guztiak.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Urnieta 49.2Amasa-Villabona 1.1Azkaine 2.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Azkaine 2.2
Azkaine 2.2

Hasi naiz liburu gotor eta nasai hau irakurtzen, biziki interesanta da Hernandorenaren ezagutza egiten dut. Gehiago dena, nere lanarendako baliatzen dut Xabier Lasaren lan mardula , aspaldiko bertsu saioen xehetasun andana bat bildu baitut. Euskara errexa, kasu emaiten diot euskalkiari ez baita beti errexa naizen lapurtarrarentzat hegoaldeko liburuen irakurtzea (ez da beti iturritik ura bezala dario !). Goresmenak idazleari eta 111 akademiari bere eskaintza bereziagatik.

Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Horra hor liburu mardul bat, gizon baten bizitza oso eta betea aztertzen duena. Sakon aztertu ere. Izan ere, Teodoro Hernandorenaren bizitza ez da nolanahikoa izan. Bere herriko kulturgintza eta herrigintzaren alde eman zuen bizitza osoa. Politika, kirola, euskararen zabalkundea, irratia, zinema, bertsolaritza, zer ez zuen ukitu Teodorok¡ Xabier Lasaren hitzetan esateko “ekintzen pentsatzailea eta antolatzailea” izan zen. Benetan izan zen ekintzaile, eragile eta dinamizatzailea. Askotan garai hartako jauntxoen kontra gainera, eta batzuetan bere poltsikotik dirua jarriz ere. Baina, beti aurrera begiratzen zuen horietakoa zen. Bada, gizon hori azaltzen digu Xabier Lasak azterketa sakon horretan. Eta egileari esker, hemendik aurrera ez… Gehiago irakurri

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

1400 orrialde Teodoro Hernandorenaren biografia azaltzeko; ez al da gehitxo? Edozein beldurtzeko moduko liburukotea. Baina bai liburu bikaina! Ez tamainaz bakarrik, baita edukiz ere. Xabier Lasak idatziriko lan eder hau zehatza da, zehatzegia akaso, eta Hernandorenaren biografia goitik behetik azaltzeaz gain (oso biografia jakingarria), XX. mendeko euskal gizartearen eta, bereziki, euskalgintzaren argazki oso aberasgarria egin du, gehien bat XX. mendeko lehen mende erdiari dagokionez. Hamaika eserialdi behar dira lan osoa irakurtzeko, baina benetan da interesgarria. Zoritxarrez gisa honetako lanek ez dute irakurle askorik gure gizartean, eta hor galtzen da eta galdu da mende askotan gure herria, bere burua behar bezala… Gehiago irakurri