Berriro itzuliko balitz

2

Izenburua: Berriro itzuliko balitz
Idazlea: Xabier Etxeberria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea… Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du horrenbeste Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.5Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Bi atal dauzka Xabier Etxebarriaren azken eleberriak. Lehenengo zatiaren azken lerrora arte, ez nintzen konturatu polizia nobela zela. Nahiz eta liburu mota hauek ez diren nire gustukoak eta bertan behera uzteko zorian egon nintzen behin baino gehiagotan, atsegin izan dut. Oso era originalean hasten da eleberria eta hemendik oso urrun kokatuta dago istorioa. Karlosek, pertsonaia nagusiak, Heinsborgeko Udal Musika Eskolan egin nahi du lan, pianoko karrera aterata daukalako Iruñeko kontserbatorioan. Heingsborg Danimarkako uharte txikia da. Hara heldu da bere emaztea, Ejda hil berri delako, haien etxea suak hartu zuenean. Haurtxo bat du, Maddi, eta hori dela-eta lan hau behar du.… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu berezia Xabier Etxeberriaren hau. Bakarka idatzi du, bere anaiarekin batera idatzi ordez, beste batzuetan bezala, eta erakutsi egin du, bai bakarrik, bai lagunduta, oso idazle ona dela. Liburuaren berezitasuna girotuta dagoen herrialdea da, Danimarka. Inoiz ez dut aurkitu han girotutako libururik euskal narratibagintzan, eta liburu honi esker jakin dut hango gizartea oso xenofoboa dela, Karlos euskal protagonistak jasan duen bezala. Bi kapitulu ditu liburuak. Lehenengoa motelagoa da: Karlosen bizitza Danimarkako uharte txiki eta itxi batean, musikako eskolak ematen eta bere alaba jaioberria zaintzen, bere emaztea duela gutxi hil delako istripu batean. Bigarren kapitulua thriller peto-petoa da. Emakume batek… Gehiago irakurri