Udazkeneko lorea

4

Izenburua: Udazkeneko lorea
Idazlea: Xabier Etxeberria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu mingarri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago.
Esan ezin direnei edota esate komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Zalla 63.1Eibar 101.1Larraul 39.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zalla 63.1
Zalla 63.1

“…ez jakiteak babestu egiten gaitu, ulertzen?. Guztia ezagutzea ez da beti ona”.
Ederra liburua eta harrapatzen zaituen hoietakoa. Ezusteko amaierak ere gazagarri egiten du. Ez nuen Xabier Etxeberriaren lanaren berri, zapore goxoa, kafe onaren antzera, utzi egin dit ostera ere.

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Hiru pertsonaia paraleloren istorio sekretuak, noizean behin elkartzen direnak. Berehala irentsi dut liburua, bi takadatan. Istorioren batek ziur harrapatzen zaituela. Baina bezala, bukaera hurbildu ahala, sorpresaren bila egoerek egunerokotasuna eta sinesgarritasuna galtzen dute.

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Oso liburu fina, azkarra eta atsegina irakurketarako. Berehala harrapatzen duena eta mezu bakarra duena: egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai; batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat, berak dioen bezala. Bikote harremanak azaltzen ditu, tartean fideltasuna, denboran eta pertsonaiekin jolas polita eta erakargarria egiten. Pertsonaien aldaketek eta denbora jola horiek irakurlea harrapatu egiten dute. Erakargarria, zentzu horretan. Irakurtzeko erraza eta irakurketan murgilduta unetxo batzuk pasatzeko aproposa. Alde horretatik, gomendagarria.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria Xabier Etxeberriak ekarri diguna. Liburu batzuk bere anaiarekin batera idatzi eta gero, hau berak bakarrik idatzi du. Oso arin eta erraz irakurtzen da eta amaitu arte interesa mantzentzen jakin du Xabierrek. Amaiera ustekabe galanta izan da niretzat eta, beharbada, ez oso sinesgarria, baina hori ez da izan, noski, idazlearen iritzia. Ñabardura hori kenduta, oso gomendagarria da liburu hau.