Arrain abisalak

6

Izenburua: Arrain abisalak
Idazleak: Martin eta Xabier Etxeberria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009

Erdi Aroko hildakoen kondairak eta gaur egungo tabernetako parrandak abilki nahastuz, polizi eleberri original eta indartsua biribildu dute Etxeberria anaiek, leku-garai guztiz zehatzean girotua eta umore zorrotzez ondua; lagungarri izan dituzte erritmo bizia, hizkera naturala, kontagaiaren ingurua ongi ezagutzeak ematen duen sinesgarritasuna.

6
Iruzkina idatzi

avatar
6 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
6 Comment authors
Lesaka 30.1Senpere 4.1Irun 67.1Erratzu 14.1Arantzazu Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Senpere 4.1
Senpere 4.1

Zarauzko herri baketsuan gertakari latzak jazotzen dira; herritar ezagun batzuen heriotzek hangoak oso kezkatuta uzten dituzte, batez ere, hildakoen lagunak. Suizidioak ote dira? Istripuak? Ala hitzaileen egiteak? Egoera ilundu egiten da XVI. eta XVII. mendeetako gertakariek XXI. mendekoekin topo egiten dutenean. Gizasemeen jukutria, parrokiaren aldameneko jauregi zaharra, San Bartolomeko sarraskia, erromes baten joan-etorriak, naufrago bat…: Etxeberria anaiek eleberri historiko beltzaren osagaiak sartu dituzte nobela honetan, pixka bat Dan Brown-en edo Arturo Perez-Reverteren antzekoa, baina heien estilo propioarekin. Elementu horiek eratzen duten korapiloa Tasio narratzaileari jarraituz saiatzen gara desegiten. Zaila da egia agertaraztea eta arriskutsua ere bai. Nobela zoragarria daukagu hemen.… Gehiago irakurri

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Gustora irakurri dut Etxeberria anaien liburu hau. Ona iduritu zait, hurbila, haundi-nahirik gabe egina. Sariaren irabazle duina izan daiteke. Haria: Trama ez zait ikusgarria iduritu, ez da espektakularra (gaurregun emozioa eta espektakulua eta exotismoa behar ohi dugu, nork gehio). Hemen, ez ba. Hemen: pertsonai “ezagunak” dira ageri, poteoan ibili ohi diren horietakoak, poteo giroan gainera, poteoko tabernak (izen propioak eta guzti), den dena Zarauntzen bertan gertatua, urrutien Zarautz eta Getaria arteko lehen tunela. Bai, mundu ttiki horretan sartzen dira “hilketa, oinazea eta odola”; mundu ttiki horretan ematen dira gertaera misteriotsuak eta gertaera historikoak eta poliziaren peskisak eta atestatu aski benetazkoak… Gehiago irakurri

Irun 67.1
Irun 67.1

Motela, luzea… gehiegi. Ez zait nobela beltza gehiegi gustatzen eta oso tarteka hartzen dut baina hau ikusi nuenean interesgarri egin zitzaidan, izenburua, azala,… Hasieran gustura irakurri nuen baina gero… oso luzea egin zitzaidan.

Erratzu 14.1
Erratzu 14.1

Bi idazle hauek lanak jarraitzen nituen eta honetan pixkat galduta ibili naiz.Beharbada polizi nobelak sobera maite ez ditudalako. Errex irakurtzen da eta frango ongi idatzitako lana. Halere hotza gelditu egin naiz.

Arantzazu
Arantzazu

Astunegia iruditu zait, Tasioren txapak izugarriak, hiltzailea nor zen jakiteko gogoa banuen, baina esplikazioen eta hausnarketen erdiak sobran zeudela uste dut. Euskararen erabilera gustatu zait, hori bai, oso freskoa, kalekoa, egunerokoa.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Polizia eleberri batekin itzuli dira Etxeberria anaiak euskal literaturara. Zarautzen girotua dago eta nabaritzen da euren herria dela. Momentu batzuetan guztiz harrapatu nau liburuak; beste batzuetan, ordea, aspergarri, hots, haria alferrik mozten zela, iruditu zait. Amaiera ustekabe handia izan da. Laburbilduz, liburu ona, baina zerbait falta zaio bikaina izateko. Dena dena, gomendagarria.