Ekialdetik iritsi zen enara

2

Izenburua: Ekialdetik iritsi zen enara
Idazlea: Xabier Etxaniz Rojo
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2008

Adopzioaren munduan esan ohi da gure seme-alabak ez direla gure sabeletik jaiotzen mundura, baina bai, ordea, gure bihotzetik. Gure bihotzaren seme-alabak direla arrapostu egiten diegu genetikari garrantzi handiegia ematen dietenei. Erantzun ederra da, inondik ere, eta nik segida eman nahi diot liburu honetan.

Hori bai, liburu honetara nazioarteko adopzio bat burutzeko gida bat aurkituko duzulakoan hurbildu bazara, oker zaudela esan beharko dizut. Era berean, adopzioaren aldeko panfleto bat nahi duena ere oker dabil. Ez dut inor konbentzitu nahi. Ez dut inor konbentzitu behar. Gurasotasun biologikoaren aldeko panfleto bat bezain absurdoa litzateke adopziozko gurasotasunaren aldekoa; azken batean, nork bere bidea egin behar baitu. Guk gurea egin dugu eta horixe kontatu dut, gure istorioa, gure esperientzia. Txinan gauzatutako adopzio baten istorioa, gure alabarengana eraman gintuena.

Bihotzaren lumaz idatzitakoa.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Galdakao 55.1

Nazioarteko adopzioaz aritzen da Xabier Etxaniz liburu honetan. Gainera, lehenengo pertsonan kontatzen dizkigu prozesuaren bizipenak, hausnarketak, hautaketak… Erosi nuenean eta gaia ezaguturik, narrazio hunkigarriagoa espero nuen, baina soilik noizean behin agertu dira horrela izenda genitzakeen zatiak. Adopzioa ardatza bezala hartuta, idazleak hamaika gai jorratzen ditu narrazioan, prozesuaren burokrazia, atzerapen beharrezkoa -bere lehen alaba jaio baitzen-, Txinarako bidaia, lagun berriak eta azkenean…alaba. Liburuak lehen orrialdetik harrapatzen zaitu, erraza irakurtzeko baita. Egokia.

Getxo 50.1

Kasualitatez erosi nuen, baina ez naiz batere damutu. Ziur nago familian, lagunen edo ezagunen artean bikoteren bat izango dugula ume bat adoptatzera Txinara joan dena. Badakigu zelako nekeza izaten den prozesu hori, eta horixe bera da Xabier Etxaniz Rojok liburu honetan kontatzen diguna. Nola hartu zuten erabakia, zeintzuk izan ziren izan zituzten arazoak, Garaziri kontatzea arreba berri bat izango zuela, etxekoen harridura,… Engantxatu nauen liburua eta baita ere hunkitu.