Literatura eta ideologia

3

Izenburua: Literatura eta ideologia
Idazlea: Xabier Etxaniz Erle
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2008

Literaturgintza bere osotasunean ideia batzuen menpe erabili izan bada, Xabier Etxaniz Erlek Literatura eta ideologia saioan azpimarratzen duenez, fenomeno hori are nabarmenagoa da haur eta gazte literaturan; liburu horien egituran helburu moralizatzailea da nagusi. Gauzak horrela, euskal literaturan –eta neurri batean literatura guztietan– dagoen ideologizazioa islatzen ahalegindu da Etxaniz Erle, ahozko literaturatik hasiz. Euskal kulturan urte askoan apaizen esku egon da literatura: “1545tik 1900era arte arte, ia 600 liburu argitaratu ziren euskaraz, eta horietatik hamabi besterik ez ziren sorkuntza liburu ez-erlijiosoak”. Apaiz horiek izan ziren ahozko literaturaren altxorra idatzizkora pasa zutenak, zegokien aldaketa ideologikoa eginez: horregatik euskal herri ipuinetan ez dago elizaren kontrako aipamenik, ez sexu konturik eta apenas boterearen aurkako aipamenik. Emakumearen kontrako ideiak –“Txakurrari hezurrak, emazteari gezurrak bezalakoak”–, asko dira. Dena den, sexismoa gaur egungo literaturan ere ugaria da. Horretaz, indarkeriaz eta gatazkaz, liburuetan irudiek daukaten garrantziaz, Disneyren obraz eta irakurketa kritikoaz dihardu lanak.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Oñati 45.2Gasteiz 9.6Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Oñati 45.2
Oñati 45.2

Literaturaren historiaz hitz egiten duen liburu honi oso interesgarri deritzot. Gai desberdinak jorratzen ditu eta batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak iruditu zaizkidan arren orokorrean asko gustatu zait, batez ere literaturari buruz gauza berriak ikasi ditudalako. Oso irakurterraza da, literaturako historian pixka bat murgildu nahi bada merezi duena. Noski, gai konkretu batzuk bakarrik jorratzen ditu bai horiei buruzko oinarrizko ideia bat egiteko oso erabilgarria iruditu zait.

Gasteiz 9.6
Gasteiz 9.6

Xabier Etxanizen ustez nahiz eta literatura liburuen helburua entretenitzea eta gozatzea izan, ezin uka dezakegu literaturaren eta ideien arteko lotura. Lietraturak baloreak eta ideiak transmititzen ditu. Idazlearen arabera, liburuetako sinboloek ere (textua eta irudiak) bere garrantzia dute ideologia bat transmititzeko. Beraz, Xabier saiatzen da euskal literaturan -eta neurri batean literatura guztietan- dagoen ideologizazioa islatzen. Oso gustura irakurri dut saiakera hau.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Saiakera hau nire gustuko izan da. Lehenik eta behin irakurketa kritikoaren aldekoa delako. Xabier Etxanizen ustetan, literatura, zinema legez, ez da inozoa, baizik eta botearen ideologia transmititzen du. Hau oso ondo ikusten da Disneyren inguruko kritikan.Idazleak azaltzen du Disneyren filmek errealitatea falseatzen dutela. Horretaz gain, jatorrizko bertsioaren amaiera askoz gordinagoa da. Filmen irakaspena konformista eta kontserbadorea da. Bigarrenik II. atalean “Emakumea literaturan” izenekoan Etxanizek literatura matxista izaten jarraitzen duela salatzen du.Hori dela eta protagonista gehienak gizonezkoak dira eta emakumeak pasiboak eta sumisoak izan ohi dira hainbat ipuinetan. Hirugarrenik eta azkenik, liburu honek izpiritu kritikoa bultzatzen du Laburbilduz, liburu hau hausnarketa… Gehiago irakurri