Kontrako eztarritik

1

Izenburua: Kontrako eztarritik
Idazlea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019
Lisipe bildumako bosgarren liburua

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu lisiperen bosgarren ale honetan. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; bertsolaritza praktika sozial bat baita eta praktika sozial oro baita gure garaiko botere harremanen dispositibo. Hala adieraziko dute elkarrizketatuek.
Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Hori entzuten dugu behin eta berriro, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Guk badakigu emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela, eta, Alberdik bikain argitzen duen moduan, gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Urnieta 49.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Gustora irakurri dut Kontrako eztarritik eta gaiak ezustean harrapatu nau zeharo. Emakume bertsolariek bere jardunean bizi zezaketeenaren halako irudipena edo susmoa izan nezakeen, baina saioa irakurrita benetan jabetu naiz emakume izate hutsak bertsogintzaren munduan eduki badituen “ñabardura” eta “xehetasunetaz”. Ekarpen bikaina Alberdik egin duena, ikusegi ezbedinak, sorta anitzean azalduz ahalegin eta guzti. Irakurri ondoren, bertsogintzaren mundu hori beste era batera ikusten hasi naiz, egia esateko… Irakurtzea oso ariketa interesgarria…