Jenisjoplin

7

Izenburua: Jenisjoplin
Idazlea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017

Nagore Vargas Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.
Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

7
Iruzkina idatzi

avatar
7 Comment threads
0 Thread replies
2 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
7 Comment authors
Eibar 101.1koldoleundaIbarra 44.1Bilbo 54.3Roberto Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.1
Eibar 101.1

Berandu baina noizbait esan behar nuen. 111Akademia Saria irabazi zuen liburu hau gainbaloratuta dagoela iruditu zait. Hasieran, Nagoreren izebaren droga istorioa kontatzen duenean euskal literaturan idatzi diren 10 orrialdeko ipuin ederrena eta hunkigarriena burutzen du Uxuek. Ordea, gero ez dago inspirazio horren berririk berriro, eta kostata bukatu dut, ze egia esan Nagore Vargasen pertsonaia askemaite sexuzale berekoia oso gorratagarria suertatu zait eta ez zidan ez penarik ez interesik pizten.

koldoleunda
koldoleunda

Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberria asko gustatu zait. Gai asko lantzen ditu, horien artean asko dira gaurkotasuna dutenak. Gainera, eleberriak leku ugaritara bidaiatzeko aukera emango digu. Eta denboran ere jauzika ibiliko zaigu idazlea. Piskanaka geroz eta gehiago dakigu Nagore pertsonaia nagusiaz. Politika, sexua eta hikako harremanak era dotorean landuta agertuko zaizkigu. Ederra da kontakizuna euskaraz irakurtzeko aukera izatea. Erakargarria eta erraza iruditu zait irakurketa. Irakurzaletasuna sustatzeko eleberri horietakoa dela esango nuke, aise ulertzen delako eta etenaldi asko dituelako irakurleari arnasa emanez.

Ibarra 44.1
Ibarra 44.1

Liburu zoragarria iruditu zait; idazkera zaindua eta sotila dauka. Erabat lotu nau istoriora. Liburu bikaina!!

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Denetatik gertatu zait Uxue Alberdiren azken liburua irakurtzean: asko gozatu dut, izugarri aspertu naiz, gogotsu ekin diot irakurtzeari, nagikeriak jota alboratu dut liburua egun batzuetan, etab. Izan ere, Nagore Vargasen bizitza hain korapilatsua da ezen normala baita gertatu zaidan guztia gertatzea. Hiesari buruzko pasarteak oso interesgarriak iruditu zaizkit (Christine Maggioreri buruz ez nuen inoiz ezer aditu, eta wikipedian hari buruzkoak irakurtzeari ekin nion), baina beste batzuk oso aspergarriak edo liburuan bortxaz sartuak iruditu zaikit. Dena den, orokorrean, uste dut merezi izan duela irakurtzea, liburu desberdina delako eta Uxuek arriskatu duelako apustu honekin. Beraz, gomendagarria da liburu hau, nahiz eta gorabeherak… Gehiago irakurri

Roberto
Roberto

Oso liburu entrentenigarria Alberdik ekarri diguna, eta oso originala. Bat nator aurreko irakurleen zenbait iruzkinekin. Liburua oso ondo hasten da, eta gutxi gorabehera erdiraino eusten dio tentsioari. Gero, argumentua piska bat galtzen da pasadizo txikietan eta eztabaida ideologikoetan, nire ustez oso naturalak ez direnak: soziologiaren eta politikaren hitz potoloek ez dute ondo ematen adiskiden arteko giroan, nire ustez. Onena, Nagore Vargasen erretratua da, bere kontraesan guztiekin, disidentzia muturreraino eramaten duen emakumea. Okerrena, aipatutako eztabaidez gain, argumentu garbi baten falta (baina bizitzan ez dago argumentu garbirik…) Aurten irakurri ditudan libururik onenetakoa da.

Ea 83.1
Ea 83.1

Nahiz eta kontaketaren hasierak liburuaren gaia beste bat izango zela pentsatzera eraman, kontalariak, Nagore Vargasek, une egokian jarri nau bidexka zuzenean. Hala ere, hainbat dira HIESarekin kutsatua izan den neska honek adierazten dituen gaiak. Kementsua da Nagore. Gauzak muturreraino eramaten dituen horietakoa. Berak ondo daki bera nor eta zelakoa den baina… eta besteek? Nola transmititu identitate hori? Errealitatetik urruntzen gaitu tematzeak. Sarritan norberaren ziurtasunak enkistatzen dira hesi bat sortuz errealitatearen aurrean. Eta hesi hori botatzean, itzel! Erruduntasun puntu hori nola kitatu da kontua. Pertsonaia guztiak deskribatuak dira Nagoreren ikuspuntuaren arabera. Beti dago desitxuratze arriskua kontalaria orojakilea ez bada; bai onerako,… Gehiago irakurri

Ainara
Ainara

Bikain hasi zen, zeharo engantxatu ninduen. Baina aurrera egin ahala erori egin dela iruditu zait, edo ni izan naiz eusteko gai izan ez dena. Hasierak erabat txunditu ninduen baina, beharbada horregatik, iruditu zait ez duela goi-goiko maila hori mantendu bukaerara arte. Gomendagarria, edozein kasutan.