Iturria

1

Izenburua: Iturria
Idazlea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019

Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela.
Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi… Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.
Ipuin liburu bat biltzen du Unai Elorriagaren nobela berriak, eta adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begirada pertsonala gordetzen du.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Oso liburua konplexua da ‘Iturria’. Ez da erraz irakurtzen. Lehenik eta behin, meta-literatura da-eta. Gogoratu behar dugu Unai Elorriagaren lehen obra 2001ean Labayruk argitaratutako ‘Literatur Ideia batzuk’ saiakera izan zela. Bigarrenik, irakurketa zaila da idazle algortarrak gaiak, lekuak eta garaiak nahasten dituelako eleberri honetan. Horrela, atal batean mamuak agertzen dira, beste batean bibliari buruz idazten du, azkenekoan ahateei buruz… Aldi berean, metafora edo sinbolo bat zer den hausnartzen du egileak. Baina hari nagusia beti Pedro Iturria da, etsi-etsian bila dabilen protagonista. Etorkizun oso handiko hasiera du testuak: laurogeita hiru urteko emakumea, Soro Barturen, idazle bat, Pedro Iturria delakoaren bila ari… Gehiago irakurri