LONDRES KARTOIZKOA DA (9 ir.) Unai Elorriaga

9

Izenburua: Londres kartoizkoa da
Idazlea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009

“Esaten da Siberian desagertu zela Conrad lehenengo, aitarekin, bortxazko lanak egitera bidali zutenean. Eta aita bera ere desagertu zitzaiola gero, lau urte geroago, tuberkulosia, Siberiatik itzuli zirenean. Eta esaten da, hori esan izan da beti, aita desagertzen denean semea ere desagertzen dela apur bat.”
Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain. Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren. Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.

9
Iruzkina idatzi

avatar
9 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
9 Comment authors
GasteizAmasa-Villabona 1.1Galdakao 55.1Gasteiz 9.5Oñati 45.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Oso eleberri borobila eta konplexua idatzi du Unai Elorriagak. Lau zatitan banatuta dago. Zein baino zein originalagoak! Lehenengo kapituluan pertsonaia batzuk norbaiten zain daude teilatu baten gainean, baina haiek ez diote Godot-i itxaroten, desagertu den protagonista baten alabari baizik, Sorari, hain zuzen ere. Bigarrena nahikoa surrealista da. Horrela irakur daiteke “Ez da etikoa udan hiltzea. Ez da etikoa eguerdian hiltzea” 110.orrialdean. Bestalde, Ionescoren zita batekin hasten da. Dakizuenez, absurduaren antzerkiaren ordezkari bat izan zen Ionesco.Liburuaren zati honek nobela detektibezkoa ematen du eta estiloa guztiz aldatu du. Hirugarren eta laugarrenean aurreko argudioa eta pertsonaiak agertzen dira berriro ere. Kapitulu guztietan elkarrizketa… Gehiago irakurri

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Liburu honen kritikaren hasi baino lehenago aipatu beharra daukat Unai Elorriagaren aurreko hiru liburuak irakurri ditudala (SPrako tranbia, Van´t Hoffen ilea eta Vredaman). Irakurri duten askok azpimarratzen dute idazleak 180 graduko bira eman duela bere idazteko eran, eta estiloa goitik behera aldatu duela. Honen aurrean esan beharra daukat hala dela, baina hala ere igartzen da Elorriagak idazten duela. Ez du aurreko liburuetako haur estilorik erabiltzen baina momentu batzuetan hori nabaritu egiten zaio. Istorioa ere gogorra da. Diktadura baten ostean kokatzen da eta, noski, garai hauei buruz idaztea ez da ez polita ezta dibertigarria ere. Errazagoa da ondo amaitzen diren amodiozko… Gehiago irakurri

Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Elorriagaren laugarrenak ez nau asebete.Uste dut bere obra bakoitiak direla nire gustukoak; beraz, hurrengora arte itxaron beharko dut. Hasieran errepikakorra eta astuna iruditu zait: liburu brodatuko hitzez hitzeko aipamenak, teilatuetako joan-etorriak… Grabazioen kontu horrek, berriz, irakurtzeko gogoa piztu dit. Azkenik, Londresen gertatutakoak deskolokatu bezala kokatu egin nau. Ez dakit ona ala txarra den. Bitxia, behintzat, bada. Unai Elorriagak gomendatuta bi liburu irakurri ditut “City” eta “La visita del arzobispo” (hirugarren zatiaren hasieran egiten dio aipu idazleak nobela honetan) eta bietan aurkitu ditut istorio bitxiak, batzuk gustukoak besteak ez hainbeste. “Londres kartoizkoa da” honetan bezalaxe.

Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Egileak lau urte eraman omen ditu, berak dionez elkarrizketa batean, Londres kartoizkoa da eleberria egituratu eta idazten. Antzeman dut hori, lehen aldiz irakurri dudanean. Izan ere, bukatu dudanean ez dudala ulertu sentitu dut, haria galduta ibili naizela. Berriz heldu behar izan diot eta orduan bai, eleberriaren egituraketa argi eta garbi ikusi dut, haririk ez dut galdu eta eleberria , nik ez dakit bide berririk aurkitu duen egileak, edota estilo berririk ekarriko duen, oso interesgarria iruditu zait. Beraz, niretzat liburu hau ona da, orain artean irakurri dizkiodan beste biek baino gehiago bete nau. Egia esan dezadan, lehen zatia bizia bai, baina… Gehiago irakurri

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Liburu interesgarria izan da niretzat. Unai Elorriagari egin zioten elkarrizketa batean irakurri nuen nola prestatu zuen bere burua liburu hau idazteko; psikiatriari buruz liburu eta bideoak nola aztertu zituen eta halaber, nola zegoen psikiatriko batean gaixotasuna bere errealitatean ezagutzen. Liburu hau bi narrazioetan oinarrituta dago eta gaixotasun psikiatriko hori da bien arteko lotura. Alde batetik diktaduraz aritzen da (desagertuak, torturak., beldurrak…) ukitze surrealista batekin (nire ustez) eta bestetik Ingalaterran kokatua dagoen detektibe jolas bat kontatzen digu. Elorriagak erabat aldatu du bere estiloa eta pixka bat arraroa sentitu naiz liburu honekin. Estilo ezberdina, agian Ekialde-Europa ekarri zidan nire pentsamendura. Ez du… Gehiago irakurri

Gasteiz
Gasteiz

Liburu hau ona iruditu zait, erabiltzen duen hizkuntzak irakurketari ematen dion abiadura oso egokia iruditu zait, eta hau sorpresa ona izan da, bere aurreko lanetatik hoberanzko eboluzioa nire iritzi apalean. Kontatzen duena ere oso interesgarria iruditu zait, arrebaren itzuleraren zain dago Phineas, eta herriko teilatuan egoten da herriko sarreretara begira lagunekin. Arreba aspaldi eraman zuten, eta desagertze horren arrazoiak argitu nahian dabiltza, besteak beste, bukatu berri den diktadurako ankerkeriak gogoratuz. Asko gustatu zait istorioa nola lotu duen, dena iruditu zait oso landua eta aztertua, eta bukatu dudanean liburua irakurri gabeko liburuen apalera bueltatu dut, hilabete batzuk pasatakoan berriro irakurtzeko.

Arantzazu
Arantzazu

Harrigarrria, bikaina, gogorra eta goxoa aldi berean, hunkigarria, oso ongi landua eta josia. Maisuak, maisulana.

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Diktadura gogor baten ondorengoa ageri da Unairen eleberrian. Hala ere, ez da argumentua argi ikusten eleberrian aurrera joan arte, oso aurrera. Erraz irakurri dut, baina hitz batekin definitu beharko banu ‘arraroa’ esango nuke dela.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu bitxia eta arraroa, benetan, Elorriagaren laugarren hau. Egitura eta argumentua hankaz gora daudela ematen du eleberri osoan zehar. Ulertezina da hasieran zerikusirik ez omen duen ingelesen istorioa tartekatzea, baina amaierak dena konpontzen du. Bai egiturak bai istorioak badute logika eta oso ona gainera. Gaia oso ezohikoa da baina pena merezi izan du betiko gaietatik urruntzeak. Beraz, gomendagarria.