Tupperra

1

Izenburua: Tupperra
Idazlea: Txus Arrieta
Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia
Urtea: 2017
Ignacio Aldecoa Ipuin Saria 2016

Txus Arrietaren ipuinak “adostasunez eta desadostasunez dihardu. Pertsonaia goiz ateratzen da etxetik, autoz. Tupper bat darama lanera, bazkalordurako. Bidean bi etorkin jasotzen ditu eta Gasteizen uzten ditu. Hortik aurrera, halabeharra eta zoria elkarren eskutik ibiliko dira hara eta hona. Ipuin soila da, egitura soil eta zirkularrekoa, mezu edo ikasbide baikorra dakarrena”.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Donostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.3
Donostia 47.3

Iazko edizioko Ignacio Aldecoa sarietako bat irabazi du Txus Arrietak ‘Tupperra’ ipuinarekin,eta Arabako Foru Aldundiak eman du aurten argitara. Ipuina saritua izan arren, irudipena dut zuku gutxi atera diola Europara ihesi datozen errefuxiatuen gaiari. Egia da asmatzen duela idazleak europarrok zein gutxi behar dugun asaldatzeko azaltzeko orduan, Santander bidean protagonistaren autoan iheslari batek ahaztutako motxilarekin kasu, Badago tentsioa, adibidez,protagonistaren emazteak inondik ere motxila hori ireki nahi ez duela ikusten dugunean, baina tentsio hori berehala desagertzen da. Agian gauzarik harrigarriena zera da, iheslarien kontua pasata ze gutxi behar dugun berriro gure bizimodura ohitzeko. ‘Tuperra’ zergatik duen ipuinak izenburu ez dut esango,… Gehiago irakurri