Sutondoko kontuak

0

izenburua: Sutondoko kontuak
Idazlea: Txerra Rodriguez
Argitaletxea: Autoedizioa
Urtea: 2015

Txatalez osatutako liburua duzu hauxe, irakurle. Sutondoetan izaten duren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, den hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Izan ere, soziolinguistikaren erpinetatik edan, digeritu eta zuei botatakoak dira berba hauek guztiak.

Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetuk, beste batzuetan gordinetik. Josi eta jostatzen. Utopiatik erreakitate gordinera, ametsetik ezintasunera, maiz. Baina ilusioak eta kemenak blaitzen dituzte liburu honen istorioak.

Liburuan, gainera, ez dago disimulurik. Sutondoko lapikoetan zer dagoen argi erakutsi nahi izan du egileak, bere ikuspuntua argi utzi du, han eta hemen egin dituen lapurretetan, baita berak esandakoetan ere.

Sutondora batu eta supazterrera arrimatu, su berriak pizten eta su zaharrak mantentzen. Garenaren eta izan nahi dugunaren arteko amildegian zorrotz. Berbatik berbara saltoka adarrik adar, baina euskaltasun berriaren enborrari lotuta.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu