Artzaina izan nahi dut, eta zer?

1

Izenburua: Artzaina izan nahi dut, eta zer?
Idazlea: Txani Rodriguez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Kaixo: ni Koldo naiz, eta behin gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Harrigarria izan zen, ez sinestekoa. Euria ari zuen egun hartan zarra-zarra. Euri tantek atabalaren soinua egiten zuten leihoaren kontra, tan-tan-tan-tantaka. Gurasoak berriketan ari ziren sukaldean, eta egokiera baliatuz, oinetakoen armairua ireki nuen, Ilun-ilun zegoen barnealdea. Oihanaren antza zuen gauez, eta oinetakoek animaliak ziruditen, zelatan. Benetan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Donostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.3
Donostia 47.3

Batzuetan bitxia izaten da liburu bat irakurtzeko amua. Oraingo honetan bat baino gehiago ditu liburu honek. Amak 23 urte bete arte izan zuen baserriko ardiak zaintzeko ardura. Nik uste horrelako lanak izan zirela baserrira ezkondu nahi ez izateko arrazoietako bat. Animaliek ez dute oporrik, eta norbaitek gobernatu behar izaten ditu oporretan zaudenean. Lan gogorra da artzainarena. Baina umeentzako liburu honetan ez da gogortasun hori ageri. Agian horrexegatik, umeentzako delako? Lanaren latza ez da azaltzen, baina bai artzaina izateko ere komeni dela ikasketak izatea. Arantzazuko artzain eskola paregabea etorri zait burura Joxe protagonistak Ingurumen Ingeniaritzako titulua erakusten dionean Ettoreri. Zeren Bilbon… Gehiago irakurri