Txoriak dira bederatzi

0

Izenburua: Txoriak dira bederatzi
Idazlea: Tere Irastortza
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2017

Txoriak dira bederatzi liburua formaz eta mamiz da saiakera. Modu askean eta laburrean ideiak lotzen eta askatzen saiatzen dena.
Txoriak bederatzi dira, baina bat ez da ageri, oraindik.
Sigi-saga datoz esaldiak, bitartean.
Liburu hau, ornogabea da eta bareak bezala nahiago du zoru umela,
eta urak bezala, edozein zirrikitu iragaten ez duenean,
erle-liztorren berbaroa eraginez, nahiago du durunda egitea.
• Falta den hitza aurkitzen dutenak dira, liburuan, mundua entzuten dakiten adiskide minak.
• Nork berak ezin du bere burua ferekatu, amultsuki ukituta ere; eta bere burua ezagutu
arren ere, ezin du lagundu. Laguna behar du, izango bada.
• Alde onaren ifrentzua ez da alde txarra, alde erantzia baizik.
• 8 eta ∞, edo infinituaren sinboloa. Zortziaren ikur inbertitua da infinitua.
• Sortzea askatzea balitz, lotura gabe sortu ahal izango litzateke, pentsamendu gabe. Sortzea, baina, aitzinagora jotzea ere bada. Sortzea, ordea, bada, azala berritzea: ustez geure bizipena zenari pentsamenduaren mozorroa eranztea: dena erretzean geure gorputza gexal batek baino babesten ez duela jakitea: eta igartzea, aitzinagoko senak ikasitakoaren zurrunbiloan atzera jo eta gizakiago (eta fisikoago) izatera eraman gaitzakeela.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz