Izendaezinaz

1

Izenburua: Izendaezinaz
Idazlea: Tere Irastortza
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2008

Hamaika galdera edo hogeitamar, liburuak dituen atalak adina, gutxienez. Zer ote da Jainkoa, edo ni edo hura ? Eta hara nola, geure baitakoak garela eta geure burujabetasuna aldarrikatu dugun eran, beldurrari eta heriotzari bidea ixteagatik, amodioari, askatasunari eta bizitzari kendu diegun hitza, geure gizartean.

Izendaezinak liburuak eramaten du pentsatzera horiek denak ( sentimenduak, pentsamenduak eta bizipenak ) gorde daitezkeela esan gabe ; gerta litekeela horiek isilik gorderik ere oso modu gizakoi eta sakonean bizi ahal izatea. Baina , aldi berean, besteekin batera ez dela, ezin direla bizi askatasunean, esan edo adierazi ezean , zeren eta izendaezinak beste edozein iritzi, pentsamendu eta bizipen lotu egiten baitu.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Amasa-Villabona 1.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Horrelakoxea da liburu hau, poeta bat hausnartzen. Jainkoa badu ere ardatz, ez du gaia zentzu erlijiosoan aztertzen, gizartearen eta gizakion ikuspegitik baizik. Zer da Jainkoa? galderatik hasi eta beste galdera asko eginez saiatzen da izendaezin hori aztertzen. Bidean, beldurra, bakardadea, amodioa, ni, gu, gizartea eta abar ukitzen ditu. Amaierako Zer da, baina? galderara iristean bere irtenbidea ondoko hau da, nire ustez: gure baitatik abiatu “gure baitakoak ez garela” antzemateko, jaiotzean bezala hiltzean eskumenik ez dugula antzemateko eta bizi ere, bakardadean bizi ezin gintezkeela frogatzeko. Egileak berak Beterriko Liburua aldizkariko elkarrizketan dion bezala, piskanaka, lasai eta galderak eginez irakurri behar da… Gehiago irakurri