Euskal Herri imajinario baten alde

1

Izenburua: Euskal Herri imajinario baten alde
Idazlea: Santi Leone
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Euskal Herria herri asmatua dela leporatu izan digute azkenaldian euskaldunoi, eta horren aurrean gure antzinatasunaren frogak adierazi izan ditugu, harro eta haserre. Horren ordez, Santi Leonék proposatzen duenez, beharbada hobe genuke nazio guztiak asmatuak direla gogoratzea eta geurea imajinatzeko eskubidea dugula aldarrikatzea, ez halako ezaugarri berezitan baizik herritarren borondate librean oinarrituta.

Saiakera labur baina zorrotz honetan, argi eta zehatz aztertu ditu egileak nazioa, nazionalismoa eta estatua bezalako gaiak, eta sakon jorratu ditu proiektu ideologikoak herri baten esentzia aldaezin gisa aurkezteko lan historiografikoak, hala nola navarristek mende oso batez landutakoak, eta Nabarralderen inguruko historialariek aspaldi honetan buruturikoak.

Hitz gutxitan esanda: identitate-auziei buruzko ikuspegi kritiko bezain burutsua, polemikari ihes egiten ez diona.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Zizurkil 26.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zizurkil 26.3
Zizurkil 26.3

Euskararen inguruan dagoen auzietako bat hartzen du gaitzat egileak. Horretarako Nafarroako erresuma/gobernua (gaurkoa) hartzen du abiapuntu kritika fin eta zorrotza egiteko. Euskara txukuna erabiltzen du, edo hobe esanda, bere herriko euskalkia. Liburu mehea da baina edukiz oso garrantzitsua. Navarristen jardunaz gain, Nabarralderena ere salatzen du (ziur bera hango kide izan zela eta utzi egin zuela, liburu hau izanik jasoko zituen kritika horien erantzun gordina zein zehatza), egia absolutuen kalteaz ohartarazi nahi gaituen bitartean. Euskaldun orok derrigorrez irakurri beharko lukeen liburua, beste ikuspuntu aberats bat eskaintzen duen iturria.