Miren eta erromantizismoa

1

Izenburua: Miren eta erromantizismoa
Idazlea: Ramon Saizarbitoria
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2019

Ikasgelara mutil marokoar bat iritsi da. Said mutil azkarra eta atsegina da, eta gainera guapoa. Bigarren batxilergoko neska guztien begiak harentzako dira. Klarak bereganatu du mutila. Maitemintzea (eta maitatzea) sakrifizio eta sufrimenduarekin batzen dituen estereotipo patetikoenean elikatzen da Klara. Maitasun erromantikoa, zenbat frustrazioren iturri!
Mirenek ez du gustuko guapoa delako, edo ez horregatik bakarrik. Said pertsona inteligentea eta adeitsua da, eta gainera atsegin zaio. Pertsona sentibera iruditzen zaio Mireni, eta hori bai estimatzen duela berak, Klararen konbentzionalismo klasista eta arrazistatik urrun. Mirenen hiztegian, ordea, zintzotasuna, laguntasuna, tolerantzia eta askatasuna esangura handiko balioak dira, eta bere egiten du Literaturako irakasleak iradokitakoa, alegia, batzuetan ez dagoela beste erremediorik, baina ez garela jaio sufritzeko. Bere alde du Erromantizismoaren alderik onuragarri eta ederrena. Daukaguntxoa (eta garena) hobetzeko errebeldia eta aspirazioa. Maitasunaz eta bizitzaz ari zaigu nobela; eta bide horretan sentsibilitatearen heziketak (eta arteak) eskain dezakeenaz.
Ramon Saizarbitoriak, behin berriz, maisutasun narratibo eta humanoaren erakusgarri bikaina eskaintzen dio irakurle gazte eta helduari.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Saizarbitoriaren azken liburua helduentzako literaturaren eta gazteentzako literaturaren arteko tarte lausoan kokatzen da eta nago bi aldeetan kritika negatiboak lortuko dituela. Ni, heldua naizen hau, sarritan aspertu naiz, protagonistaren maitemintzeari buruzko pasadizoetan batez ere, eta beste batzuetan nekatu egin naiz Ramonek maiz erabili dituen paragrafo luzeekin, menpeko perpausez beteta zeuden paragrafoekin, hain zuzen. Behintzat, liburu honetan ez da egon erdaraz hitz egiten duen pertsonaiarik eta liburu oso-osoa euskaraz dago. Gaitzerdi. Ondorioz, ezin diet helduei gomendatu liburu hau. Ea gazteei gustatzen zaien!