Lili eta biok

3

Izenburua: Lili eta biok
Idazlea: Ramon Saizarbitoria
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015

Ondarretako uretatik atera eta toallarekin lehortzen ari den bainulariari begira dago gizona. Gaixo egon arren, ez du Faustino Iturbek, psikologo ohi eta idazleak, erakarmenik galdu emakumeentzat. Sexualitate baldar eta grinatsutik aske, lasaiago sentitzen dira emakumeak bere ondoan, afektuaren eta aitormen atseginaren samurrean. Gauzak horrela, Ana psikologoaren maitasun-jazarpen tematiak asko du umoretik, are komikotasunetik ere. Anaren bidez ezagutzen du Faustino Iturbek Lili, hamabost urteko neska bizkorra, baina nerabezaroaren krisialdian bete-betean sartua. Kalez kale geratutako solasean, gurasokeriarik gabe, eta neskaren galdera, zalantza eta jakin-minaren aurrean ulerbera agertzen delako idazlea, Otzeta eta Gerra Zibilaren garaiko sekretu baten jakitun egingo du Lilik. Juan Aramendia falangista nafarraren sinadura erakusten dio Lilik idazleari, aitonaren poesia-liburu batean. Handik aurrera nobelaren tramak abiadura bizia hartzen du, isilpeko istorio traumatikoak ere kanporatuz, baina batik bat, isil-gordean iraun duen maitasun istorio erromantiko triste eta ezinduaren mataza harilkatua. Donostiatik Otzetara eta Otzetatik Donostiara gaur egundik Gerra Zibileko getalekuetara oihartzun eginez, eta Intxortako parajeetatik egungo bizitzara. Batetik bestera, leku eta denboraren jauzian garatuko da nobela distirante hau bikain amaitzeraino. Idazle handi batek dakiena baino gehiago esaten du bere liburuetan. Eta Ramon Saizarbitoriak asko daki, baina gutxitan garatu du honako honetan, Lilirekin batera, eta bizitzari begira, erakusten duen samurtasuna. Belaunaldi zaharragoak ondorengoari transmititu nahi liokeen ondare egiazkoena. 

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Donostia 47.17Urnieta 49.2Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.17
Donostia 47.17

Gozagarria! liburuan murgil egin eta itsaso zabalean bezala igari ibiltzeko, zenbat istorio! zenbat pertsonai! zein baino zein erakargarriago. Nire botoa behin berriz ere Saizarbitoriarentzat, barka diezadatela besteek baina uste dut benetan merezi duela. Hurrengo liburuaren zain!

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Bikaina, bikaina, bikaina… Ha zer oparia gutxien uste genuen garaian Saizarbitoriak egin diguna, bereziki donostiar eta beterriarroi. Antropologia, umore eta ironia burutsua, gizarte kritika, metaliteratura piska bat…, denetarik du lan biribil eta eder honek. Gozatu ederra hartu dut Lili eta Faustino Iturberen gorabehera guztiekin hainbat egunetan. Pena galanta amaitu izana! Menpekotasun modukoa bihurtu omen zaion idatzi behar hori. Sentitzen dut Saizarbitoria, baina zuretzat tratamendurik ez!!!

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Martutene eleberria ekarri ondoren, beste liburu luze bat ekarri berri digu Saizarbitoriak, bostehun baino gehiago orrialdeko eleberria, hain zuzen. Gainera, oso eleberri luzea izateaz gain, bere esaldiak, askotan, oso luzeak eta katramilatsuak dira. Horrek nekagarria eta astuna bihurtzen du irakurketa momentu batzuetan. Eleberriaren argumentua, ordea, gozatzeko modukoa da, beste behin. Gerra zibilaren gaia nagusia izanik, beste gai batzuk tartekatzen dira: minbizia, maitasuna, neska nerabe batenganako miresmena eta alderantzizko miresmena ere, euskal kultura (hiztegigintza, kasu honetan), eta abar. Gai guzti horiek maisuki daude harilkatuta, Saizarbitoriak hain ondo dakien bezala. Sarzarbitoriarengan gustatzen ez zaidana da bere gaztelania erabiltzeko ohitura. Izan ere, euskaldunak… Gehiago irakurri