Erreka

0

Izenburua: Erreka
Idazlea: Rafa Ugalde
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2011

Errekaren korronteak urak daroaz; han-hemen batzen ditu, eta aurreranzko ibilibidean emaria handituz doa. Urarekin nahasian, baina, makina bat bizipen eta oroitzapen ere badoaz, inguruko izaki eta gizakiokin dituen hartu-emanen ondorio. Abenturak, jolasak, maitasunak, lagunak eta une mingotsek osatzen dute errekaren emaria; baita etengabe aurrerantz eta haziz doan bizitzaren ibilbidea ere.

Gaur egun, ur biziak abandonatu egin ditugu, eta igerileku artifizialetako urak ur hilak dira. Baina batzuen gomutan badira oraindik irudi garbi-garbiak, erreka eguneroko bizimoduaren atal zen sasoikoa.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu