Egia esan

3

Izenburua: Egia esan
Idazlea: Peru Magdalena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

“Egia esan”, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik. Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaiai berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun.
Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu. Narrazioaren harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak -kantak, poemak, jendearen lekukotasunak-, hegaldi baten antzan hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun…

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Bilbo 54.3Egia esanLarraul 39.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ez zait batere gustatu Peru Magdalenaren liburu hau. Oso arraroa dela iruditu zait eta, gehienetan, astuna. Hasiera eta amaiera ulertezinak izan zaizkit, eta Argentinako bidaia, aspergarria. Idazkera erraza eta arina da, baina, hala ere, istorioak laguntzen ez badu liburuak ezin du arrakastarik eduki. Ezin dut gozatu ez dudan liburu bat gomendatu eta, ondorioz, ez dut gomendatzen. Ea hurrengoa!

Egia esan
Egia esan

Azken aldion irakurri dudan liburuen artean maitagarrien izan dudana hauxe da. Eleberri oso poetikoa izan arren, narratibaren hariak ere behar bezala josi ditu egileak. Istorioak ere bere xarma dauka, baita espero gabeko amaiera ere. Gomendatzen dut (eta pare bat opari ere egin dut dagoeneko).

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Oso liburu bitxia egin zait, bai mami aldetik eta baita liburuak hartzen dituen bide eta formengatik ere. Kontaketa mota asko ditu liburuan zehar, kantak, poemak, aipuak, mezuak,…
Zenbaitetan oso liburu aberatsa, sakona, harrigarria, filosofikoa, …egin zait.
Erraz eta gustora irakurtzen da. Bidaiaren atalen  bat edo kenduta, oso arin doana.