Hutsik

1

Izenburua: Hutsik
Idazlea: Peru Magdalena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Liburu guztiz berezia sortu du Peru Magdalenak, Hutsik izenburupean: poesia-bilduma bat, hainbat marrazkiz hornitua, denak ere egileak berak burutuak.

Olerki-mota berezia dakar Magdalenaren proposamen honek, izenburuarekin lotzen dena: poesia esentziala, oso hitz gutxikoa, ezerezetik hurbil dagoena, Ekialdeko herrialde zenbaitetako kultur emaitzak gogorarazten dizkiguna: Japoniako haiku poesia, Txinako sententzia taoistak, Indiako zen filosofia…

Oteizaren eragina ere aipa liteke baina, erreferentziak erreferentzia, liburu pertsonala egin du Magdalenak, naturatik eta bere baitatik elikatzen dena: naturak poetaren sentiberatasunean utzitako aztarnak izan litezke poemok, edo izadiko elementuek egilearen
sentierarekin bat egitean sortzen diren txinpartak. Hortik liburuko atalak ere: eguzkia, harriak, lorak, lainoak, olatuak, mendiak, haizea…

Joseba Sarrionandiak propio egindako hitzaurrea ere badakar liburuak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Getxo 50.1

Peru Magdalenaren bigarren lana, oraingoak poesiazkoa. Izugarri gozatu dut liburuarekin. Poema laburrak, baina hala ere hausnarketarako gonbidapena egiten dizutenak. Egileak egindako irudiek toke berezia ematen diote liburuari.