Errateko nituenak

1

Izenburua: Errateko nituenak
Idazlea: Pello Salaburu
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2014

Pello Salaburuk 2012ko udazkenean lan bidaia bat egin behar izan zuen Cuzcora. Hala aitortzen du berak liburuaren sarreran: “Nola bakarrik ibiltzen nintzen maiz kara hango karriken artean, Cuzcora egin nuen bidaiaren artekek hainbertze oroitzapen ekarri zizkidaten gogora, nire bizitza lanbrotuan zehar zinez edo ustez gertatuak, eta horiek guztiak mantso-mantso paper mutur batean paratzen hasi nintzen”.
Alderdi horretatik Errateko nituenak bada bidaia baten kronika eta bestetik oroitzapen liburu bat ere. Hango eta hemengo gauzei buruz autoreak daukan iritzien azalpena ere bada. Aho bizarrik gabe mintzo da gure egoeraz eta bizitzaz. Eta, batzuetan, “hango” kontuez ari dela, kitxua hizkuntzaz, adibidez, susmoa sartzen zaio irakurleari ez ote den, zehar bidez bada ere, hemengo kontuez ere ari eta alderantziz.
“Paperak bete ahala, hango historiak, eta hemengoak, nire bizitzan aspaldi gertatuak eta oraingoak -denak batera etortzen baitziren uholdean, bereizketarik gabe- , ahal nuen moduan josten saiatu nintzen, tarrapataka batzuetan, atzendu baino lehenago, baina, egia erran behar baldin badut, azkenean ongi ez nekien eskribitzen ari nintzen hura bidaiaren oroitzapena zen, edo eskuek, horretarako baimenik izan gabe, irristan ekoizten zuten ezin baratuzko jarioa”.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Eibar 101.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.1
Eibar 101.1

Pello Salaburu Bernardo Atxagak ‘Nevadako Egunak’ liburuan antzerako, bidaia baten aitzakia hartzen du bere historia pertsonaleko bizipen eta iritziak kaleratzeko. Tamalez, ez dauka Bernardo Atxagaren karismarik, eta horregatik bere pentsamenduak ez du harrapatzen. Liburua ondo dago, baina askoz hobea izango litzateke Sylvia Kristelen pasadizo erakargarrian bezalako anekdota gehiago idatzi izan balitu.