ORBANAK (5 iritzi) Pello Lizarralde

5

Izenburua: Orbanak
Idazlea: Pello Lizarralde
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2012

Hilketa bat gertatu da: herriko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik azaldu da pagadi batean. Ez dakigu iheslearen izenik, soilik orbain bat duela lepoan. Ez dakigu hiltzailea bera den ala ez, baina ihesi eta ezkutuka agertzen zaigu. Begi, belarri eta usaimenak iheslariaren ibilera larriaren, uxakaren edo bareagoaren berri ematen digute zehaztasun eta bizitasun handiz. Paisaiaren barruan hartzen du arnasa nobelak (eta orbanak), iheslariaren pauso sosegatu edo arinagoen martxan. Bi ahots (bi plano) dira nobelaren baitan, mundu giro bereko baina barne egoera bestelako: iheslariaren begi eta zentzumenetatik jasotakoa (ahots zehatz eta objektiboa) bata, eta iheslariaren arrastoaren atzetik jarraian dabilkionarena (lasaiagoa eta bizitzaren alderdi xume eta afektiboagoenen lekuko, lehen pertsonan), bestea. Tartean daude natura eta egunaren argi printzen ñabardura ugariak.
Mundu bat dago ibilian. Oso gertutik ezagutu eta bizi izan dugun mundua

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Zarautz 73.6EstibalizGasteiz 9.5Portugalete 62.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zarautz 73.6
Zarautz 73.6

Ez dut ezer ulertu Bai, nonbait, hildako bat agertu da, eta norbait mendian ihesi dabil. Herrian aguazilak bere lanak egin ditu, eta emaztearekin bere herrira joan da. Han iheslari orbainduna ikusi du eta susmoak hartu du. Mendian atzetik segi dio. Eta? Zertara datoz deskripzio absurdo horiek, hainbeste ezponda, haize, belar, basoko animalien sartu-irten eta joan-etorriak? Non dago bukaera? Uste dut niri ihes egiten didaten esanahi eta oiartzun sinboliko-poetikoak dituela liburuak, beste batzuei asko gustatu baitzaie.

Estibaliz
Estibaliz

Niri asko gustatu zait nobela,aurrekoekin alderatuta irakurketa errazagoa iruditzen zait.Bi plano nagusi horiek eta naturaren deskribapenak tartean,formaren aldetik,erronka estetiko bat dago eta bikain atera zaiola gainera iruditzen zait.Nobela neurrikoa da,istorioak bere estiloan ongi deskribaturik eta lehen pertsona bere baitatik nola kontatzen duen gauzak ongi ateraz aio.Niri nobela bikaina iruditzen zait

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Testu hau irakurtzea asko kostatu zait, bi hilabete hain zuzen ere. Agian nire errua ezin da, lanpetua baino lanpetuago egon naizelako, eta ezin izan dut etenik gabe irakurri, atsegin dudan moduan. Izan ere, bost orrialde irakurri eta gero, bertan bera utzi nuen. Dena den, oso liburu interesgarria iruditu zait. Basoko labirintoaren deskripzio poetiko batekin hasten da.Horrela, 10.orrialdean leitu daiteke :”Atera zuen eguerdiak ez zuela urrun behar” Geroago detektibezko eleberri bihurtzen da, herriko fabrikan lan egiten duen langile baten emaztea hilik azaltzen denean.Azkenean, pertsonaia susmagarri bat agertzen da. Ez dakigu bere izena, bakarrik orbainduna dela. Estiloaren inguruan, hiztegi nahiko landua erabiltzen… Gehiago irakurri

Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Aurretik irakurria nuen egile beraren Larrepetik; eta honen aldean Orbanak irakurtzeko errazagoa eta atseginagoa izan zaidala aitortu behar dut, nahiz eta idazkera beraren ildo nagusiarekin jarraitu: hizkeraren perfekzioa, inguruaren eta sentsazioen deskribapenaren nagusitasuna ekintzaren gainetik…
Gehiago gozatu dut hizkerarekin berarekin (hitzak murtxikatuz) nobelaren argumentuaren garapenarekin baino, historiarekin berarekin baino.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Urtero legez, liburu bat ekarri digu Jon Arretxek. Bilboko “auzo txinatarrean” girotutako eleberri beltza da, Toure etorkin afrikarra delarik protagonista. Auzo horri buruz Arretxek duen ezagutza oso sakona da, benetako tabernen izenak ere agertzen baitira liburuan. Liburua oso azkar eta gustora irakurtzen da eta argumentua oso ondo harilkatuta dago, nahiz eta pasarte batzuk, nire ustez, soberan edo txarto burututa dauden (Enare pertsonaia edo Txominekiko arrantza saioa). Hala ere, emaitza orokorra guztiz positiboa da eta espero dut Toure pertsonaia berriro agertzea Arretxeren liburu batean. Beraz, oso gomendagarria liburu hau.