IRAGAITZAZ (5 iritzi) Pello Lizarralde

5

Izenburua: Iragaitzaz
Idazlea: Pello Lizarralde
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2008

Gasolindegiak, kamioak eta txoferrak. Begiratu, hitzari eutsi eta alde egin. Ez du alperrik hitz askorik egingo Martinek, baina zenbat sentiarazten digun munduaz bere begi, belarri eta usaimenak jasotzen dutenarekin! Nola ez dakigula isuri zaigu errepidean pertsonaia hori, eta haren arrastoan mundu batek hartuko du zinezko itxura. Errepidea, txofertza, hildako kamioilaria… Itxura batean sor zitezkeen istorio birtualak errepidearen -iragaitearen- dimentsio existentzialenean urtzen dira. Hain da sakona mundu horren pisua Martinen zirkinik ezdeusenean!
Lizarralderen estilo paregabea dugu oraingoan ere nagusi: ofizioa, eskarmentua eta munduaz mintzatzeko era propioa. Begiratua filosofia bat ere badenean.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Alkiza 96.1Ordizia 72.1Erratzu 14.1Tolosa 40.2Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Zenbait egunkaritan irakurritakoek- bateko Pako Aristi irrikan zegoela Pelloren liburu berria irakurtzeko, besteko “Larrepetit” lan bikainarekin Euskadi Saria irabazi zuela- piztu zidaten jakinmina. Gainera, irakurri nuen Pellok berak ez ziola irakurleari gauzarik erraztu nahi eta erronka onartu egin nuen. Udan irakurri nuen, abuztuan… oporretan. Zin degizuet oso zaila egin zitzaidala aurrera egitea; Martinek aldapa elurtuan gora egiteko adinako ahalegina egin behar izan nuela. Nobelako paisai mugagabe elurtuak ez nituen zuri ikusten, oso beltz baizik. Beharbada, ez da alaitasuna nagusi den garaian irakurtzeko liburua. Dena den, esan behar dut idazleak bere helburua bete duela. Argitaratu berri den “Beterriko Liburua” aldizkarian egindako… Gehiago irakurri

Alkiza 96.1
Alkiza 96.1

Oso liburu ona. Alde guztietatik: historioa, kontatzeko era, sortutako giroa, hizkuntzaren erabilera, … Adibide bat jartzearren, bere aurrrko Larrepetit-ekin alderatuta (nahiz eta jakin ahu ez dela egin behar, baina lagungarri izan daitelkelakoan), haren tono poetikoa eta hizkuntzaren gustua berberak ditu honako hau, baina askoz ere historioa osatuago batekin. Udaran irakurri banuen ere, elurra eta hotza sentiarazi zizkidan eta bakardade eta tristura benetakoak egiten dira eta ez azalekoak edo antzeztuak. Aurrekoan bezala, ibiltari daukagu pertsonaia, ezezagunekin topo egingo duena eta bitartean paisaia eta bere deskribapena toki nabarmen eta justifikatua hartuko liburu osoan.

Erratzu 14.1
Erratzu 14.1

Pellok, bere aitzineko lan guzietan egiten duen moduan, pelikula batean murgiltzera eramaten gaitu hondar honetan ere. Maisuki deskribatutako eszena eta pasadizoz osaturiko liburua dugu hau. Zentzumen guztiak martxan paratzen dira istorioa irakurtzean : diesela usaintzen duzu; hotza zure larruan sentitzen duzu,…eta akaberan zure barreneko sentipen guziak asaldatzen dira bizitako ( birtualki ) pasadizoei esker. Txapo !!, berriz ere Lizarraldearendako.

Tolosa 40.2
Tolosa 40.2

Gutxitan gertatu zait liburu bat irakurri ondoren pertsonaia nagusiari buruz hain gutxi jakitea, liburu honetan bezala. Kamioi gidariaren ibilbideak, paisaiak, geldiguneek sentimenduak ordezkatzen dituzte eta protagonista bihurtzen dira. Paisaia horiek eta bidaiako gorabeherek txoferra lanbidearen bakardadea eta errepidearen gogortasuna adierarazten dizkigute.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu ederra garraiolarien bizitzari buruz, amaitu arte harrapatzen zaituena. Pello Lizarraldek maisuki harilkatzen du argumentua bere estilo poetikoz.