Jaun Martin

2

Izenburua: Jaun Martin
Idazlea: Peio Jorajuria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Aitorrek badaki. Jaun Martin badaki Ekain eta Iluneren laguna dela, eta Jaun Martin & Cie enpresan elkarrekin ari dela, hark maite ez duen lan batean. Badaki Jaun Martin bera arratsalde hartan ikusten ahalko dutela, hiruak “urtegiko lantegia” izeneko proiektuaren aurkezpenera gomit baitira. Jaun Martin! Hain famatua eta maitatua den asmatzaile hura! Arratsaldean berean harekin izanen dira. Hori guztia, Aitorrek badaki.
Ez dakizkienetan, gauza anitz badira. Motorra piztu eta lagunak nora eramanen dituen ez daki. Nor eta zer bidean aurkituko dituen ez daki. Jainkoak, misio ulertezina, segitu behar diren errekak eta horrelako gauzei buruz ezer ez daki.
Nor bera nor izaten ahal den ere ez daki.
Alta, aitatxiren erran zahar bat beti gogoan du: Izena duena izana da, eta izanen.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Peio JorajuriaBilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Peio Jorajuria
Peio Jorajuria

Atx!

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu aspergarria, Peio Jorajuriaren hau. Gazteluma saria jaso zuen baino horreko ez dio interesik gehitzen. Mitologia, legenda eta errealitatea elkartzen ditu idazleak eta horrek sinesgarritasuna galtzea dakar. Eskerrak oso luzea ez den. Laburbilduz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!