Enigma bi, erantzun bat

2

Izenburua: Enigma bi, erantzun bat
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea: Thomas Canet
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2018

Bizitza osoa daukagu Obabakoak, Moby Dick edo Kixote bezalako obra miresgarriak irakurtzeko, baina Tom Sawyer, Estepako otsoa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak edo esku artean daukazun Enigma bi, erantzun bat bezalako liburuak irakurtzeko urte gutxi baina preziatu batzuk dauzkagu, hain zuzen ere nerabezaroan gertuago eta irekiago baikaude bizitzaren xarma, misterioa eta abenturak deskubritzeko.
Emakume sugearen misterioa enigmak Euskal Herriko lehenaldira eta Birmaniara garamatza, adiskidetasuna eta lehen amodioak medio. Jentziren enigmak, ostera, India eta Himalaia ezagutaraziko dizkigu, abenturak eta malenkonia bidelagun. Erantzuna, baina, norberak bilatu beharko du…, eta hala ere ziur egon bi ipuin hauek amaitutakoan, batik bat garai egokian irakurriz gero, bidaia handi baten ostean bezalaxe sentituko zarela: desberdinago, zailduago, zaluago.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Donostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu polita Patxi Zubizarretaren hau. Haur eta gazte literaturakoa omen da baina helduentzat ere egokia da. Bi istorio ditu eta bietan pertsona desagertuen bilaketa da ardatza, mutiko bat desagertu baita lehen istorioan eta eta senar-emazte bikote bat bigarrenean. Oso ondo idatzita dago eta azkar amaitzen da laburra den liburu hau, baina interesa ez da galtzen, bilatutakoak non ote dauden jakiteko irrikan. Beraz, gomendagarria da liburu hau haur eta gazteentzat eta edozein adinetako jendearentzat.

Donostia 47.3
Donostia 47.3

Ez dakit nondik hasi. Hasieratik onena. Azaletik. Liburuaren azala liburua saltzeko bada, ez dakit ba! Ez dakit enigma hitza nahiko amu edo beita den liburua erosteko edo irakurtzeko. Agian bihotz itxurako marrazkiak tentatuko du ustezko irakurlea! Zeinek jakin! Bi istorio edo gertakari daude Ruben detektibearen inguruan. Aspaldiko Renate lagunak aldizkari bat sortu berri du, eta atal bat eskaini dio erretreta hartu berri duen Rubeni, eta honek bi gertakari eskaintzen dizkio, bi desagerpen. Batean, maitasunak eraginda ihes egin duen mutikoaren istorioa eta bestetik gaixotasunak eraginda irtenbide bila ekialderantz doan bikotearena. Batean zein bestean, idazleak aldarrikatzen du besteak, gu bezalakoa ez denak,… Gehiago irakurri