Erantzuna haizean dabil

2

Izenburua: Erantzuna haizean dabil
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2016

1987. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik -Unabomber- bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hirugarren eta azken agintaldia eskuratu du; Bartzelonako Hipercorren ETAk atentatua egin du 21 hildako eraginez; hiri horrexetara bizitzera joan den Adelak uztailaren 7an 18 urte beteko ditu eta liburu honetako protagonista gaztea Hendaiatik harantz abiatuko da Uruguaik irabaziko duen Amerikako Futbol Kopa jokatzen ari diren bitartean.
Ikasturte amaieran, San Juan suak elkartu zituen Tomas eta Adela, baina distantziak itzali egin dezake amodio sortu berria. Dena dela, Tomasek destinu petralaren aurrean etsi ez, eta Adelari hitz eman dio bizikletaz besterik ez bada ere, Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuz, urtebetetze egunean Katalunia Plazan agertuko zaiola. Halaxe sortuko zaie hitzordua eta horixe iradokitzen du izenburuak: Erantzuna haizean dabil… Zer gertatuko da hainbeste kilometrotan zehar? Egun horretan norbait agertuko al da helmugako plazan?

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Ane Amutxastegi Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu polita Patxi Zubizarretaren azkena, bai azalean bai mamian. Oso ondo idatzita dago eta oso azkar irakurtzen da. Argumentua sinplea da: mutil baten Bartzelonarako bidaia bizikletaz, maite duen neskarekin elkartzeko. Astebeteko bidaian gertatzen zaiona azaltzen digu Patxik, bere betiko euskera ederraz, eta istorioaren amaiera espero nuena izan da, ustekabe txiki batekin. Liburua ez dago Zubizarretaren onenen artean, eta ez dut uste hori izan denik Patxiren asmoa, baina bai gomendatzekoa da. Beraz, gomendatzen dut.

Ane Amutxastegi
Ane Amutxastegi

Liburuaren maketazioa eta itxura ikusita, uste nuen oso arina egingo zitzaidala; baina kontrakoa gertatu zitzaidan. Istorioak ez ninduen harrapatu, ez hasieran ezta eleberrian zehar ere.