Hiru gutun Iruñetik

3

Izenburua: Hiru gutun Iruñetik
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2012

1939ko uztailaren 25ean, aurrena Irati treneko merkantzia bagoietan Irunberriraino eta kamioietan gero, ehundaka preso eraman zituzten Iruñetik Erronkari ibarraren izen bereko herrira. Txerrien pare metatuak, herritarrek zer ganadu mota ote zekarten galdegin zioten elkarri, edota igitariak, txerpolariak edo ijitoak ote ziren. Baina luze gabe fusildunen oihuetara lerrokaturik ikusi zituztenean, gizonilo haiek presoak zirela pentsatu zuten.
Muga piriniarreko babesarako lanak egitera omen zetorren Langileen 127. Bataloi hura, eta Zaraitzu eta Erronkari ibarren arteko errepidea izango zuten lantegi, hala nola beste hainbat beharginek Lesaka eta Oiartzun, edota Eugi eta Irurita lotzen jardun beharko zuten. Alabaina, Langileen 127. Bataloiko 1. eta 2. konpainiak Bidankozera bidali zituzten urte hartako urrian, eta Igarira 3. eta 4. konpainiak, abenduan. NODOaren hitzak ziren: “Aberriaren Lana, Ogia eta Zuzenbidearekin, presoak astiro-astiro ari dira berreraikitzen beraiek lehenago dinamitaz suntsitutakoa”.
Zarpazikin, oin nekatuak herrestan eta automaten pare, gatibuak goizean goizetik turuta hotsera ibiltzen ziren: lerrokatu, zenbaketa amaigabeak egin eta, batik bat, pikotxa, pala, esku orga eta saskiekin, leher gaizto egin arte, errepidea zabaltzen…

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

Hiru atal dauzka liburu honek. Lehenengoan bi lagunek gutunak idazten dizkiote elkarri. Bata, Rafael, Villaprankan dago; bestea, Gabriel, Melillatik izkiriatzen dio bere lagunari.
Eleberria Espainiako gerra zibilean gertatzen da, 1935ean, hain zuzen ere. Baina haiek ez diote elkarri kontatzen afera latzak, gai hutsalak baizik.
Nabaritzen da Patxi Zubizarrteak atsegin eta ondo etzagutzen duela Maroko. Izan ere, “Eztia eta ozpina” liburuko lehenengo zatia Marokon jazo zen. Bestalde, Ordiziako idazleak Marokoko egilearen, Abdellah Taiaren “Salbazioko armada” eta W”Erregearen eguna” itzuli zituen.

2. eta 3. ataletan berriro agertzen dira Gabriel eta Ragael, gure protagonistak, baina dagoeneko ez diote elkarri bere buruari idazten. Atal horietan Zubizarretak ez du erabiltzen gutun generoa.Baliabide hori behin baino gehiagotan erabilita dago literaturan.Horren harira burura etortzen zaizkit: Madame Lafayette eta Cadalsoren Gutun persiarrak idatzitakoa.
3. atalean anafora, izeneko baliabide literarioaz baliatzen da Patxi.Horrela, hirugarren atalaren hamar zatiak hazten dira modu berberean:”Sendagileak hilik zaudela ziurtatu baino …. egun lehenago..”
Laburbilduz, oso testu interesgarria da, eta hori dela eta, merezi du irakurtzea

Senpere 4.1

Molde anitzez aipa dezakegun liburua: Ihes baten kontaera? Lagun minen arteko harremanen gorabeherak? Adiskidetasun baten funditzea? Dena dela, Gerra Zibilaren oihartzunak istorio horiek eragiten ditu eta kontuaren interesa pizten du. Liburuaren beste berezitasuna egituran datza: lehen ataleko bi lagunen arteko gutunek (niretzat liburuko pasarterik hoberena) edo azken ataleko atzera kontuek jakinmina areagotu egiten dute. Gutunekin bukatzen da, hasi zen bezala. Gozatu du liburu hau irakurtzen.

Bilbo 54.3

Liburu bikaina Patxi Zubizarretaren azken hau. Bikaina argumentua eta bikaina idazkera. Izan ere, gutun-eleberriak oso arraroak dira gaur egun eta teknika horixe erabili du Patxik liburuaren lehen zatian, eta maisuki erabili ere, Gabrielen bilakaera adierazteko, batez ere. Bigarren eta hirugarren zatietan preso-langileen baldintza krudelak azaldu dizkigu Patxik eta prestatu duen amaiera maisulana izan da.
Liburua hasi eta ezin uztekoa da, amaitu arte. Beraz, egun batean irentsi dut eta geratu zaidan zaporea izugarri gozoa izan da. Laburbilduz, biziki gomendagarria da liburu hau.