Babeli gorazarre

1

Izenburua: Babeli gorazarre
Idazlea: Patxi Baztarrika
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2010

Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak “bidezko eta eragingarritzat” definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Zuzene Amasorrain Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zuzene Amasorrain
Zuzene Amasorrain

Oso liburu ausarta idatzi du Baztarrikak baina mundu abertzalearen ikuspegitik politikoki guztiz desegokia une honetan. Euskalgintza, oro har, ekimen burutsua balitz, txalotu egin beharko luke Baztarrikaren ekarpen teoriko garrantzitsu hau. Baina euskalgintzak frogatu dit azken hamarkadetan oso oso burutsua ez dela eta horren adibide ugari emango nuke gustora. Elebitasunaren alde egiten duen diskurtsoa bere pisu itzelaz eratorri zaigun ezinbesteko errealitate da, askok itsu-itsuan bizkarra eman nahi dioten arren. Liburuaren irakurketa astuna gertatu zait baina, eta hainbatetan errepikakorra, agian ezinbesteko baliabidea hainbat kontzeptu behar bezala barnera arazteko. Pertsonaje antipatikoa gertatzen zaio nonbait Baztarrika euskalgintzako hainbat eragileri, ezen puzkar baten berri ematen… Gehiago irakurri