Batzarra, gure gobernua

0

Izenburua: Batzarra, gure gobernua
Idazlea: Pablo Sastre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Erdi Aro lehenean, estaturik ez zela, euskaldunek beren burua batzarretan gobernatu zuten. Zer dela eta onartu zuten, halako batean, erregearen buruzagitza? Nola, azkenerako, probintzietako eliteek batzar haiek deuseztatu zituzten? Antzinako herri-batzarretatik gaurko kontzeju ireki eta udaletara bidaia egitera gonbidatzen gaitu Pablo Sastrek. Estatuak eta kapitalistak elkarri eskua emanda diren garaian, gure tradizio politikoan bilatzen ditu herri-gobernuaren oinarriak. Estatuaren aldeko ahalegina eta batzarraren bidea kontrajarriz, “euskal herrietako batzarra” proposatzera dator: batzar subiranoen herria.
“Azkenean, nazio gisa biziko bagara, gobernu-modu batek bilduko gaitu. Gobernu-modu hori, estatu-egile izanen den, edo batzarretan oinarrituko den, guri dagokigu erabakitzea”.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu