Txanpaina, mesedez

0

Izenburua: Txanpaina, mesedez
Idazlea: Oier Santos
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015

Hasieran, hainbat auto berdez margotuta agertzen dira hirian. Ematen du protesta modu bat dela. Gero, lehergailu bat zentral termiko batean, hedabideetan albiste aldrebestuak, prentsarekin borroka…, eta hura guztia gutxi balitz, etxean ere egoera desatsegina dauka Markel Aizpurua ertzain-buruak. Emazteari zerbait gertatzen zaio. Oso portaera misteriotsua dauka.
Bizitza pribatua gainbehera datorkio Markeli eta, gainera, euskal gizartea talde terrorista berri baten mehatxupean ageri da. Ez zaio erronkarik falta, ez.
Herrialde oso bat dago arriskuan.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu