Ez zuten erantzun

1

Izenburua: Ez zuten erantzun
Idazlea: Oier Santos
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2012

Lagunen arteko istorioa da hau. Sei lagun dira protagonista. Unibertsitateko bizitza berriari ongi-etorria eman berri dio seiko lagun-talde bitxi honek. Adin berezi honek dituen bere ohiko gora-beherez gain, bizitzaren aro zirraragarria honi ezjakintasunez zein irrikaz helduko diote neska-mutil gazteek. Euren arteko harremanak aldatuz joango dira ekintza misteriotsu baten ondorioz. Gertakizun honek beste hainbat ekarriko ditu, zein baino zein harrigarriagoak. Ela, Danel, Jaitz, Garazi, Nikole eta Hodeiren bizitza betirako nola aldatzen den kontatzen digu nobelak.

 

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oier Santosen lehen liburu honek iritzi kontrajarriak sortu dizkit. Alde batetik, istorioa ondo harilkatuta dagoela uste dut, kontaketa aurrera eta atzera eginez, amaieran dena argitu arte. Beste aldetik, nahiz eta liburua laburra izan, orrialde asko soberan daudela iruditu zait eta batzutan, idazlea hasi berria dela nabaritzen da, gauzak kontatzeko estiloaren aldetik. Dena den, argumentua gustatu zait, orokorrean, eta amaiera ustakabea izan da. Beraz, jarraitu beharrekoa da idazle hau, ea oraingo harria harribitxi bihurtuko den. Laburbilduz, gomendagarria da liburu hau.