Eskola hodeian

2

Izenburua: Eskola hodeian
Idazlea: Nerea Arrien
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

Badago aterik gabeko eskola bat.
Ospitaletik, Trump dorretik edo merkatu txiki batetik, edonondik, sartu zaitezke bertara. Irudizko hizkuntzan idazten dira testuliburuak; hieroglifikoen misterio zaharrez edo emotikono modernoz. Hantxe matrikulatu dira  Kleo, Kevin edo beti hodeietan dagoen Lur. Eta baita maitasuna, pasioa eta misterioa.
Non dagoen leku berezi hori?
Hodeian. Eskola hori hodeian dago.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
ArgisemeDonostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Argiseme
Argiseme

Liburu ederra. Oso kreatiboa. Lehenego orritik amaiera eramaten zaituena. Nerea Arrien idazleak gai modernoak jorratzen ditu (bulling-a, Cloud…) Zer gehiago eska diezaioke idazle berri eta moderno bati? Nik neuk ume bati aholkatu nituzke liburu bat da. 11 urteko ume batek hori eta gehiago amestu eta pentsatu behar du, beraz bere diskurtsoa hain findua eta egitaratua izatea, hori da berez liburu honek erakusten duena…Cloud mundutik at amesteko mundua dagoela. Idazlearen alde pedagogikoa eta hezkuntza arloan dabilela adierazle bat.

Donostia 47.3
Donostia 47.3

Hodei hitzak hiru adiera ditu liburu honetan. Toki fisiko bat da batetik: hodeietan daude nolabait Eiffel dorrea, Trump presidentearen dorrea, Himalaiako xerpak… Fisikoki toki jakin batean egon arren burua beste nonbait duzunean, hori ere bada beste hodei mota bat. Eta hodeia da, baita ere, informatikari lotutako kontzeptu bat. Sartzen zara interneten eta hodeian gordetzen dituzu zure artxiboak, hodeiak eskaintzen dizkizu ikasteko hainbat baliabide… Hori ere bada hodeia. Eta azken hodei horretan ezagutuko du Lur 11 urteko mutikoak adin bertsuko neska bat, Egiptokoa, eta halako miresmen bat sentituko du neskarekiko, halako enpatia bat. Neskak gaixotasun bat du burusoiltzen duena. Bien artean… Gehiago irakurri