Oteiza

1

Izenburua: Oteiza
Idazlea: Nere Lujanbio
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Jorge Oteiza (Orio, 1908 – Altzuza, 2003) garai guztietako euskal artistarik ezagunena da, eta euskal gizartean eraginik sakonena izan duen pertsonetako bat, arlo guztietan. Eskultura landu zuen batik bat, baina Oteizaren eragina haren arte-lanetatik harago doa: bai bere obra teorikoak, bai suspertu zituen mugimendu kolektiboek, bai bere nortasun biziak pertsonaia berezia bihurtu zuten, maitatua bezain gorrotatua.

Izaera petral eta liluragarri horri dagozkion pasadizoetan baino gehiago, haren ideia eta obra artistikoen sorrera eta bilakaeraren azterketan saiatu da Nere Lujanbio, biografia entretenigarri baina mamitsua idatziz, bere laburrean artistaren goi-beheak ondo baino hobeto marraztuz eta taxutuz.

Bizitzarekin kontakizunaz, ikuspegi artistikoaren garapenaz eta gizartean izandako eraginaz gain, beste hainbat atal ditu liburuak: bizitza osoan egindako eskultura esanguratsuenen argazki komentatuak, kronologia, bibliografia hautatua…

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Galdakao 55.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Aitortu behar dut nire pertsonaia miretsienen “Galeria pertsonal”ean, Oteizak beti izan duela lehentasunezko lekua. Horregatik, pozez hartu nuen liburu honen argitalpena. Orain, irakurri orduko, esango nuke liburu honek ez didala hutsik egin. Oteizaren haurtzarotik abiatuta, Lujanbiok garrantzia ematen die garai horretan ume horrek pairatu zituen bizipenei eta pixka bat argitzen ditu Oteizaren bizitzan dauden garai horren tarte ilunak. Ameriketan zehar egindako bidaiak, itzulia eta hamaika bizipen jorratzen ditu idazleak. Ez da lan makala izan Lujanbiorena, Oteizaren bilakaera, eskulturetatik filosofiara, azaltzen duenean. Modu errazean kontatzen dizkigu Oteizaren teorien zutabeak, zergatiak, koherentziak eta abar. Oteizaren eskultura, poesia, filosofia ulertzen laguntzen digu Lujanbiok.… Gehiago irakurri