Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erostimoaren merkantilizazioa

0

Izenburua: Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkantilizazioa
Idazlea: Mitxelko Uranga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014
Juan Zelaia Saria 2013

Mitxelko Urangaren entsegu-lan honek erotismoaren merkantilizazioa eta merkatuaren erotizazioa jorratzen ditu, biak uztartuz prozesu orokor baten bi alde banaezinak direlakoan. Lanak pentsarazten digu gure garai honetako kapitalismoari dagokiola halako lege nagusi bat, sedukzioarena nonbait, eta lege hura, aipatu barik ere, zertan den azaltzeko bidea jorratzen laguntzen digu. Merkatuak Erosaren potentzia barneratu duen eran, badirudi sexua eta erotismoa, oro har, merkatuaren gai kutuna bihurtu direla. Nonbait, ez dakigu bizitzen sexua eta erotismoa salerosketatik kanpo, kontsumoaren logikatik kanpo. Eta gertaera horietan denetan, lanak boterearen konfigurazio zahar eta berrien zantzuak ikusten laguntzen digu.

Bai gizarteari, bai norberari, merkantilizazioa ezarri erronkak, esate baterako zoriontasun eta osotasun lortezinak baina aldi berean ezinbestekoak, begi bistan jartzen saiatu da egilea, baita norainoko eragina izan duten argitzen ere. Eta halaxe, galdera asko iradoki eta irekita uzten dizkigu saioak, gure iritziz ez hutsalena honakoa: zeinek kolonizatu du zein, erotismoak merkatua ala merkatuak erotismoa? Ongi jakin arren merkatuak aspaldi kolonizatu zuela gure bizi-mundua.

Epaimahaia

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu