Euskomunitatea. Manifestu euskaltzalea

0

Izenburua: Euskomunitatea. Manifestu euskaltzalea
Idazlea: Mitxelko Uranga
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2013

“Hastapenean Euskara izan zen. Eta Euskara gizaki batean haragi egin izan da. Holan sortu zen Euskalduna…
Orain, berriz, Euskalduna hilik da, mamua bilakatu zaigu eta guk, euskaltzaleok, mamuaren gorpuztea deseatzen dugu. Heriotza honek aurpegi ilun eta desatsegina duen arren, desertua eta larrimina areagotzen baditu ere, badu bestelako aurpegi atseginagoa, ortzemuga berriak argitzen dizkigun krisia eta noraeza baita.
Zergatik eta zertarako gorpuztu behar dugu mamua, ordea? Zertan lagun diezaguke mamuaren konjurak? Nola gorpuztu dezakegu? Zeintzuk dira hartu beharreko bide berriak? Nola konjuratu gaitezke? Nola eman diezaiokegu zentzua aniztasunari? Non bilatu behar dugu oinarria edo fundamentua? Zergatik produzitu behar dugu zentzua? Funtsik behar al dugu? Horixe bera da euskaltzalearen eginbeharra, galdera hauei erantzunen bat bilatzea: ekitea, zentzu soziala sortzea, Euskomunitatea gauzatzea. Herrialde guztietako euskaltzaleak, Euskomunitatean bildu zaiteze!”.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu